Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Datu babesari buruzko UPV-EHUren udako ikastaroko hitzaldiak eta mahai-ingurua eskuragarri dago Interneten.

Argitalpen-data: 

Eztabaidaren gaia honakoa izan zen: ?Datu babesa eta gardentasuna: bidaia lagunak?, eta etengabe berritzen eta aldatzen ari den esparru horietako araudia ere bai.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Aurten lehen aldiz eman dira hitzaldi guztiak zuzenean, eta grabazioa ikusgai dago gure erakundearen web-orrian eta DBEBren Youtubeko kontuan:

  • Aurkezpena eta inaugurazioa:
    • Margarita Uria, DBEBren zuzendaria.
    • José Luis de la Cuesta, Udako Ikastaroen egitarauaren batzordearen burua.
  • “Datu babesa eta gardentasuna: bidaia lagunak”. Hizlaria: Agustin Puente Escobar, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Lege Aholkularitzako buru.
  • “Datu babesa eta gardentasuna: bidaiaren ikuspegi akademikoa”. Hizlaria: Leonor Rams Ramos, Rey Juan Carlos Unibertsitateko irakaslea eta Administrazio Zuzenbideko doktorea.
  • “Datu babesa eta gardentasuna: bidaiaren arteko desadostasunen konponbide judiziala”. Hizlaria: José Guerrero Zaplana, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzietarako Salako magistratua.
  • Eztabaida eta galderak

Aurtengo edizioan —Donostian ekainaren 21ean— aztertu dituzte, besteak beste, informazio publikorako irispide eskubidearen eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen arteko orekaren inguruko hainbat alderdi, araudia aldatzen ari den unean, hain zuzen ere. Izan ere, Eusko Legebiltzarrean gardentasunari eta herritarren parte hartzeari buruzko lege proposamen bat baitago, eta lege organiko baten proiektu bat datu pertsonei buruz Diputatuen Kongresuan.

“Datu babesa eta gardentasuna: bidaia lagunak” ikastaroari buruzko WebCast grabatua (2018-06-21)

Ikastaroari buruzko informazio gehiago