Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Datu Pertsonalak Babesteari Eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren Proiektua aurkeztu dute Senatuan, onar dezaten.

Argitalpen-data: 

Azaroaren 5ean amaituko da emendakinak egiteko epea, eta abenduaren 24a da Goi Ganberan izapidetzeko azken eguna.

Diputatuen Kongresuak 2018ko urriaren 18ko osoko bilkuran onartu zuen Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren Proiektua.

Proiektua aurkeztu zenean 2017ko azaroaren 14an, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa zuen izena; baina, urriaren 10az geroztik, hau da, Talde Sozialistak 2018ko otsailaren 15ean aurkeztutako emendakina onartu zenetik aurrera, Datu Pertsonalak Babesteari Eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren Proiektua da bere izena.

Lege organiko honen proiektuak hainbat alderdi azpimarragarri ditu:

  • Adostasuna adierazteko gutxieneko adina 14 urte.
  • Datuak babesteko ordezkarien (DPO) betekizunak eta ezaugarriak.
  • Hildako pertsonen datuen tratamenduen gaineko kontrola.
  • Interes legitimoan oinarritutako salbuespenezko tratamenduak.
  • Ahaztua izateko eskubidea.
  • Eskubide digitalen erregulazioa.
  • Deskonexio digitalerako eskubidea lan esparruan.
  • Pribatutasuna lan inguruneetan.
  • Segurtasun Eskema Nazionala hartzea datu tratamenduen segurtasunerako behar diren neurrien bermatzailetzat.
  • Irizpideak ezartzen ditu datu pertsonalak ikerketa helburuetarako tratatzeko osasunaren esparruan. 

Gainera, honako legeak aldatzen ditu:

  • 6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa.
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubideak eta Betebeharrak erregulatzen dituena.
  • 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa.
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina.
  • Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina.

Senatuak abenduaren 24an onartu beharko du beranduen.

Datu Pertsonalak Babesteari Eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren Proiektua. (Diputatuen Kongresuak Senatura bidalitako testua, onar dezan)

Datu Pertsonalak Babesteari Eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoaren Proiektuaren izapidetze faseari buruzko informazioa eta dokumentazioa. XII. Legegintzaldia