Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

DBEBren zuzendariak Legebiltzarra informatu du

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Datuak  Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Margarita Uriak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko Giza eskubideen eta Berdintasunaren Batzordean, hilaren 5ean, astelehenez, Elkarrekin Podemos taldeak hala eskatuta, DBEBk 2017an gauzatutako jardueren gaineko balantzea egiteko. Ekitaldi horretan 800 kontsulta baino gehiago erantzun zituen Bulegoak. Zuzendariak aurreratu zuen 2018ko urrian kopuru hori gaindituta zegoela. Margarita Uriari lagundu zioten agerraldian Lege Aholkularitza eta Ikuskaritzaren arduraduna den Ana Aperribaik eta Bulegoaren Datuak Babesteko Ordezkaria den Pedro Alberto Gonzálezek.

Giza Eskubideak eta Berdintasuna. Batzordearen bilkura (2018-11-05). Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria agertu da.