Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren irizpideak, iritzi politikoei buruzko datu pertsonalen tratamenduari buruz eta alderdi politikoek egiten duten propaganda bidalketari buruz.

Argitalpen-data: 

BOEk irizpide horiek finkatzen dituen AEPDren zirkular bat argitaratu du martxoaren 11.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Zirkularraren gaia honakoa da: “Iritzi politikoei buruzko datu pertsonalen tratamendua eta alderdi politikoek, federazioek, koalizioek eta hautesle-elkarteek hauteskundeetako propaganda bidaltzea bitarteko elektronikoen bidez edo mezularitza sistemen bidez, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) 58 bis artikuluak xedatzen duenaren arabera”.

Berriki onartu duten Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (leiho berri batean irekitzen da)   (Gaztelaniaz) aldatu egin du 5/1985 Lege Organikoa; izan ere, azken lege horrek bere garaian 58 bis artikulua gehitu zuen, arautzeko, alderdi politikoek egiten duten iritzi politikoen bilketa eta tratamendua eta hauteskundeetako propaganda bidalketa. AEPD,

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren 1/2019 Zirkularra, iritzi politikoei buruzko datu pertsonalen tratamenduaren gainean eta alderdi politikoek, federazioek, koalizioek eta hautesle-elkarteek hauteskundeetako propaganda bidaltzearen gainean, bitarteko elektronikoen bidez edo mezularitza sistemen bidez, Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 58 bis artikuluak xedatzen duenaren arabera. (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (BOE, 60. zk., 2019ko martxoaren 11).