Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Dokumentazio Zentroa

Bibliografia bilduma

Katalogoa

Fondoan batez ere honako gaiei buruzko lanak daude: datu babesa eta pribatutasuna, segurtasun informatikoa eta informazioaren teknologiak eta informazioaren gizartea.

Bilduman honakoak daude:

  • Monografiak
  • Aldizkako argitalpenak (memoriak, aldizkariak eta abar)
  • Datu baseak
  • Baliabide elektronikoak, Internet bidez eskuragarri daudenak barne.
  • DBEBren dokumentuak eta argitalpenak. Katalogoaren bidez eskuratu daitezke eta webean ere ikusgai daude. Adibidez, irizpenak, urteko memoriak, azterlanakdoktrina, zabalkundeko materialak, eta abar.

Beste erakunde batzuk egindako materialak, baina interes berezia dutenak, atariko beste atal honetan daude eskuragarri: Agiri interesgarriak.

Dialnet

Dialnet datu-base bat da, produkzio zientifiko hispanoa biltzen duena, edozein hizkuntzatan, eta era askotako baliabideak onartzen dituena: liburuak, artikuluak, liburuen kapituluak eta doktoretza tesiak. Dokumentuak bilatzeko balio du, eta testu batzuk osorik eskuratzeko aukera ere ematen du. Gainera, erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistratuz gero, aukera ematen du, aldizkarien ale berriak argitaratu ahala, aurkibideen alertak sortzeko.

DBEB Dialneten erakunde laguntzailea da, 2008an izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.

Dialnet

Mailegua

Dokumentazio Zentro honetako dokumentuak edo kopiak eskuratzeko, liburutegien arteko mailegua erabili behar da. Horretarako, bakoitzak bere liburutegira edo dokumentazio zetrora jo beharko du, liburutegien arteko mailegua eskatzeko.

Katalogoa:

Harremanetarako

Tlfa.: 945 016230
Faxa: 945 016231
Helbide elektonikoa: avpd@avpd.eus