Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

Agiri interesgarriak

Babestu zure pribatutasuna (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2018)
Babestu zure datuak Interneten lineako bideoen proiektuaren xedea da Interneten erabiltzaileei erakustea pribatutasuna nola kudeatu. Hainbat bideotutorial ere badakartza azaltzeko pribatutasuna nola konfiguratzen den era askotako ingurunetan (nabigatzaileak, sare sozialak eta sistema eragileak).

Interneten zeuk erabakitzen duzu (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2018)
Web-gune honen xedea da Interneten adingabeen datu babesa eta pribatutasuna lantzea, tartean dauden eragileak kontuan hartuta.

Zintzo jokatu Interneten. Gazteentzako gida (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2018)
Zortzi fitxa dira, gazteak sentsibilizatzeko Interneteko portaera desegoki batzuen gainean, eta azaltzeko nola erabili ondo datu pertsonalak.

Teknologia berriak eta pribatutasuna, zer egin behar dugu? (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Internautaren Segurtasuneko Bulegoa - OSI. 2018)
Post horrek erraz eta labur azaltzen du zelan jokatu teknologia berriak erabiltzen hastean.

Segurtasunez erostea Interneten. Gida praktikoa (leiho berri batean irekitzen da)  (Gaztelaniaz) (AEPD, INCIBE, AECOSAN eta Polizia Nazionala. [2018])
Talde lan bat da, eta bere helburua da erabiltzaileen artean prebentzioa eta kontzientziazioa sustatzea, lineako erosketak egin aurretik, egin bitartean eta egin ostean.

Ezinezkoa da lineako zure identitatea ezabatzea (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Internautaren Segurtasuneko Bulegoa (OSI). 2017)
Lineako informazio pertsonala ahal den neurrian ezabatzeko jarraibideak

Ezabatu segurtasunez zure biltegiratze-gailuetako datuak (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Internautaren Segurtasuneko Bulegoa (OSI). 2017)

Printzipioak eta oinarrizko gomendioak zibersegurtasunaren gainean (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz ) (CCN-CERT BP01. 2017)
Txostenak Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabiltzaile mota guztiei zuzendutako gomendioak, arriskuak eta zibersegurtasunari buruzko printzipioak jasotzen ditu, eta “Segurtasuneko oinarrizko dekalogo” bat ere badakar.

Segurtasuna eta pribatutasuna Interneten gida (leiho berri batean irekitzen da) (AEPD, OSI, DBEB. 2016).
Internet erabiltzen dugunean, pertsonok aurrean izan ditzakegun arriskuak azaltzen ditu, eta arriskuak bazterrean uzteko hartu beharreko neurri batzuk ere ematen ditu. Guztira 18 fitxa dira, eta zenbait aholku eta gomendio praktiko ematen dituzte Internetera konektatzen den edo gailu elektronikoak erabiltzen dituen edozeinek jasan ditzakeen arriskuen gainean.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko dokumentuak (leiho berri batean irekitzen da)

Datu pertsonalak babesteari buruzko Kodea (leiho berri batean irekitzen da) (BOE) (Gaztelaniaz)
Datu pertsonalak babesteari buruzko arauak ditu eguneratuta

Ahaztua izateko eskubidearen kodea (leiho berri batean irekitzen da)(BOE) (Gaztelaniaz)
Interneten ahazteko eskubideari buruzko arauak ditu eguneratuta.

 

  • Administrazio publikoa

Datu babesa eta toki administrazioa (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2018)

  

  • Anonimizazioa

 

Orientabideak eta bermeak datuak anonimizatzeko prozeduretarako (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2016)
Dokumentu horretan AEPDk hainbat jarraibide ematen ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko anonimizazio teknikak ezartzeko eta pertsonen berridentifikaziorik ez egiteko.

  • Big Data

Jardunbide egokien kodea, datu babesari buruzko Big Data erako proiektuetarako (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD, ISMS Forum. 2017)
Gidaren helburua da datu babesaren arloko laguntza eskaintzea Big Data erako proiektuak abian jarri nahi dituzten erakundeei.

  • Segurtasun urraketak

Segurtasun urraketak kudeatzeko eta jakinarazteko gida (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, ISMS Forum Spain. 2018)
Datu pertsonalen tratamendu arduradunei zuzenduta dago, enpresa txiki, ertain eta handiei, bai eta administrazio publikoei ere, segurtasun urraketak kudeatu behar izaten dituztelako.

  • Eraginaren ebaluazioak

Datu pertsonalak babesteko esparruan inpaktua ebaluatzeko gidaliburua (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Gidak lagungarri izan nahi du arrisku handiko jarduerak identifikatzeko eta arriskuok ahalik eta txikienak izateko kontrol neurriak ezartzeko. Gidak hainbat plantilla eta eranskin batzuk ere badakartza, ebaluaziorako lagungarri.

Erregelamendu Orokorraren menpeko datu tratamenduen gaineko arriskuen analisiak egiteko gida praktikoa (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Organizazioei zuzenduta dago, datu pertsonalen tratamenduen gaineko arriskuei buruzko diagnostikoa egiteko eta erabakitzeko ea “Datu babesaren arloko eraginari buruzko ebaluazioa” egin behar den. Hainbat plantilla eta eranskin ditu.

Gida praktikoa. Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa.  2.0 Bertsioa (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza. 2018)
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko (EB) 2016/679 Erregelamenduak aurreikusten dituen eraginaren ebaluazioak egiteko jarraibide praktikoak

 

  • Internet eta hodei konputazioa 

Dekalogoa, Interneteko pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD)¡Error! Marcador no definido. 2018).
Agiri horretan AEPDk 10 puntutan azaltzen ditu pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko alderdi garrantzitsuenak. 

EDPSGuidelines on the protection of personal data in IT governance and IT management of EU institutions (leiho berri batean irekitzen da) (Ingelesez) (European Data Protection Supervisor EDPS. 2018)
Agiri honen xedea da Europar Batasuneko erakundeei jarraibideak ematea laguntzeko informazio sistemetan datu babesa kudeatzen. Gainera, beste 26 gomendio ere ematen ditu, erabiltzen dituzten datu baseak eta informazio sistemak garatzeko lagungarriak.

Guidelines on the use of cloud computing services by the European institutions and bodies (leiho berri batean irekitzen da) (Ingelesez). (European Data Protection Supervisor EDPS. 2018)
Dokumentu honen xedea da Europar Batasuneko erakundeei zenbait jarraibide eta gomendio praktiko ematea, laguntzeko hodeiko (cloud computing) informatika sistemak erabiltzen eta arriskuen ebaluazioa eta kudeaketa egiten, datu babesari, pribatutasunari eta beste zenbait oinarrizko eskubideri dagokionez. Dokumentuak kontuan hartu ditu indarrean dagoen Europako legedia eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679).

Hodei konputazioko zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroentzako gida (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
Gida horrek azaltzen du nolako ezaugarriak dituzten halako zerbitzuek, eta zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroei kontuan hartu beharreko hainbat jarraibide eskaintzen dizkie datu babesaren betekizunak betetzearen gainean. Dokumentuaren bukaera kapitulu bat dago administrazio publikoen zehaztasunei buruz.

Interneteko pribatutasun politikei buruzko txostena. Erregelamendu Orokorrera egokitzea (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
Txosten horrek xedea da egiaztatzea enpresak Europako araudi berrira egokitzen direla eta gomendioak egitea era askotako esparruetan ezarri ahal izateko.

 

  • Bideo zaintza 

Bideo zaintza (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
AEPDren web-orri horren xedea da azaltzea zein betekizun bete behar diren bideo zaintzaren arloan datu babeserako eskubidea betetzeko. Zenbait fitxa, bideo zaintzako txartel bat eta Bulegoan jasotako kontsultetan oinarritutako hainbat txosten juridiko ditu.

Bideo kamerak erabiltzeko gida, segurtasun helburuetarako eta beste helburu batzuetarako (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD).2018
Dokumentu horrek aztertzen du bideo kamerak eta dronak (on-board erako kamerak) nola erabili pertsonen, ondasunen era instalazioen segurtasunerako, edo beste erabilera batzuetarako, esate baterako, lan jarduera kontrolatzeko, kide anitzeko organoen grabazioetarako edo eskola jardueretako irudiak hartzeko.

Erakutsi seme-alabei Interneten zintzo jokatzen. Familientzako eta irakasleentzako gida (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2016)
Gida honen bidez gazteengandik gertu dauden pertsonei laguntza eskain nahi zaie Gazteentzako Gidaren osagarri moduan, zenbait jarraibide emanez hezkuntza zereginetarako.

Adingabeak Interneten gidaliburua (leiho berri batean irekitzen da) (Katalanez) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza. 2018)
Azalpen eskema bat da triptiko formatuan adingabeak babesteari buruz Interneten eta sare sozialetan. 

Datu babesari buruzko jarraibidea ikastetxeetarako (leiho berri batean irekitzen da) (Katalanez) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza- 2018)
Gidaren xedea da ikastetxeei laguntzea datu babesaren inguruan adingabeen eskubideak errespetatzen eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezarritako betekizunak betetzen.

Ikastetxeetarako gida (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Gida praktiko bat da, eta datu babesari buruzko kontzeptuez eta printzipioez ari da ikastetxeen arloan, eta proposatzen du jasotako galderei erantzun nahi die, asko eta asko teknologia berrien zabalkundearekin lotutakoak. Gainera, dekalogo bat du gairik adierazgarrienekin, eta Datuak Babesteko Erregelamenduko Orokorraren ezarpenak dakartzan aldaketak ere aipatzen ditu.

Gida: Txostena, aztertzen duena irakasleek eta ikasleek nola erabiltzen dituzten hezkuntza plataformez apartekoak diren sistemen bidez hodeian datuak biltegiratzen dituzten aplikazioak (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - AEPD. 2018)
Azterlan hau gida bat da, aztertzen duena ze eragin izan ditzaketen aplikazio horiek datu babesean eta dekalogo bat ere badakar ondorioekin.

Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan, teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida (leiho berri batean irekitzen da) (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaia eta Gipuzkoa. 2017)
Gidaren xedea da entrenatzaileei eta kirol entitateetako arduradunei (kirol-taldeetakoak edo ikastetxeetakoak), ematea tresna bat azaltzen diena nola komunikatu behar diren mugikorrak edo sare sozialak erabiltzen dituztenean edo entrenatzen dituzten taldeetako haurrekin eta nerabeekin. Datu babesari buruzko atal bat ere badauka.