Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren lankidetza-hitzarmenak

Arabako Foru Aldundia eta EUDEL (PDF, 2 MB)

Arabako Foru Aldundiko Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailaren, Euskal Udalen Elkartearen eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko lankidetza hitzarmena, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzat datu pertsonalen babesaren arloko planak ezartzeko lagungarri izango den programa bat garatzeko.

Eusko Jaurlaritza (PDF, 2 MB) (2013)

Lankidetza hitzarmena, Eusko Jaurlaritzaren eta Datu Babesteko Euskal Bulegoaren artekoa, euskal gizartearen datu pertsonalak babesteko funtsezko eskubidearekin lotutako azterketa soziologikoak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta EUDEL (PDF, 1 MB)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, EUDEL- Euskal Udalen Elkartearen eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko lankidetza hitzarmena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki erakundeentzat datu pertsonalen babesaren arloko planak ezartzeko lagungarri izango den programa bat garatzeko.

IVAP (PDF, 1 MB)

IVAPek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak sinatutako hitzarmena, hizkuntza-prestakuntza eta hizkuntza-normalkuntzaren alorrean elkarrekin lankidetzan jarduteko.

IVAP (PDF, 1 MB)

IVAPekin aliantza, erakunde biek elkarri laguntzeko misioa eta erronkak betetzen eta kudeaketaren oinarrian dauden prozesuen funtzionamendua ere eraginkorragoa izan dadin. Ematen dituzten zerbitzuak hobetzen joateko, elkarlanean oinarritutako proiektuak ere jarriko dituzte abian.

UNEDen Bergara, Bizkaia eta Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartuak (PDF, 3 MB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Bergara, Bizkaia eta Vitoria-Gasteizko Ikastetxe Elkartuen arteko Lankidetzako Esparru Hitzarmena, datu pertsonalen babesaren esparruan lankidetzarako ildoak finkatzeko.

UPV-EHU (PDF, 687 KB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arteko lankidetza-Komenio markoa.

UPV-EHU (PDF, 616 KB) (Gaztelaniaz)

Lankidetzarako esparru hitzarmena Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Zuzenbideko lizentziaturako Practicuma dela eta, unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzeko

Buenos Airesko Hiri Autonomoko Herriaren Defentsarako Erakundea (Argentinako Errepublika) (PDF, 790 KB) (gaztelaniaz)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Bueno Airesko Hiru Autonomoko Herriaren Defentsarako Erakundearen arteko Esparru Akordioa, haurtzaroan eta nerabezaroan informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera segurua sustatzeko, haurren eta nerabeen datu-babesarekin eta pribatutasunaren babesarekin zer ikusia duen esparruetan.

Informazio Publikoa Atzitzeko Pueblako Batzordeak (PDF, 2 MB) (2011)

Informazio Publikoa Atzitzeko Pueblako Batzordearen (Mexiko) eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko lankidetza hitzarmena, datu pertsonalen kudeaketaren esparrua sustatu, informazioa eman eta azterlanak egiteko

Mexikoko Estatu Batuetako Informazioa Atzitzeko eta Datuak Babesteko Institutu Federalak (IFAI) (PDF, 3 MB) (2012)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Mexikoko Estatu Batuetako Informazioa Atzitzeko eta Datuak Babesteko Institutu Federalaren arteko Lankidetzarako Esparru Hitzarmena, kooperazioko, prestakuntzako, gaikuntzako, proiektuen garapenerako eta berariazko proiektuetarako?

Nueva Leóngo Estatuko Gardentasuneko eta Informazioa Atzitzeko Batzordea (PDF, 3 MB) (2014)

Nueva Leóngo Estatuko Gardentasuneko eta Informazioa Atzitzeko Batzordearen (Mexiko) eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko lankidetza hitzarmea, datu pertsonalak babesteko eskubidea sustatzeko, eskubide horren gaineko azterketak eta ikerketak bultzatzeko eta alde bien intereseko esperientziak partekatzeko.

Zacatecaseko Informazio Publikoa Atzitzeko Estatu Batzordea (CEAIP) (Mexiko) (PDF, 390 KB)

Bien artean adosten dituzten esparruetan lankidetzarako, prestakuntzarako eta berariazko programen eta proiektuen garapenerako jarduerak egiteko elkarrekin

SIDIR (PDF, 930 KB) (gaztelaniaz)

Datuak Babesteko lau Agentzien (AEPD, DBEB, APD-CAT, APD-MAD) arteko lankidetza protokoloa, erregistroak elkartrukatzeko informazio sistema bat abian jartzeko (SIDIR)

CLI (PDF, 472 KB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Askatasunen eta Informatikaren Batzordearen lankidetzarako hitzarmen markoa.

DIALNET (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

Errioxako Unibertsitatearen eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko Hitzarmena, Dialnet egitasmoaren esparruaren baitan liburutegien arteko lankidetza-akordio bat ezartzeko. Lankidetzaren xedeak dira, batetik, erakunde bietako liburutegietan dauden aldizkari gehienen izenburuak jaso ahal izatea, eta, bestetik, erakunde bien interesekoak izan daitezkeen dokumentazio zerbitzu-berriak emateko oinarriak finkatzea.

EUDEL (PDF, 1 MB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen lankidetzarako hitzarmen markoa

Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea (2014) (PDF, 325 KB)

Lankidetzarako esparru hitzarmena, datu pertsonalen babesaren arloan eta telekomunikazioen segurtasunaren esparruan zabalkundea, sentsibilizazioa eta prestakuntza sustatzeko.

Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofiziala (PDF, 1 MB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofizialaren arteko Lankidetzako Esparru Hitzarmena, datu pertsonalen babesaren esparruan lankidetzarako ildoak finkatzeko.

EUSKALIT (PDF, 366 KB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Kalitaterako Euskal Iraskundearen arteko lankidetzarako esparru hitzarmena.

HAURRESKOLAK (PDF, 281 KB)

Lankidetzarako esparru hitzarmena Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta HAURRESKOLAK Partzuergoaren artean, haur eskolak kudeatzeko eta hiru urtetik beherako haurren hezkuntza eta asistentzia zerbitzuetarako.

Internet&Euskadi elkartea (PDF, 404 KB) (2014)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Internet&Euskadi elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzeko, IKTekin zer ikusia duten alderdiei dagokienez.

IZENPE (PDF, 683 KB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta "Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa - Empresa de certificación y Servicios, IZENPE, S.A." sozietatearen arteko lankidetzarako hitzarmen-markoa, datu pertsonalen eta sinadura elektronikoaren arloan lankidetzan artitzeko.

Pribatutasuneko Espainiako Elkarte Profesionala (APEP) (PDF, 1 MB) (gaztelaniaz)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta APEP-Pribatutasuneko Espainiako Elkarte Profesionalaren arteko Lankidetza Hitzarmena, datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekiko begirunea eta babesa sustatzeko eta bultzatzeko.

Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartea Pribatua (PDF, 402 KB) (2013)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Pribatutasun eta Informazio Segurtsuneko Euskal Elkartearen arteko Lankidetzako Esparru Hitzarmena (Pribatua), kooperazioko, prestakuntzako, gaikuntzako, proiektuen garapenerako eta berariazko proiektuetarako.

SEIS (PDF, 63 KB)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eta Osasunaren Informatika Elkartearen lankidetzarako hitzarmen markoa