Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra

Informazio orokorra

Europar Batasunak egin duen arau erreformaren esparruan kokatu behar da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO). Erregelamenduaren helburua da bermatzea datuen babes estandar altuak eta gaur egungo errealitate digitalera ondo egokitutakoak.

Erregelamenduak indargabetu egiten du 95/46/CE Zuzentaraua. Europako Parlamentuak apirilean onartu zuen Erregelamendua, 2016ko maiatzaren 4an argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, eta argitaratu eta 20 egunen buruan sartu zen indarrean. Erregelamenduaren ezarpen esparruak Europar Batasuneko kide diren herrialde guztiak hartzen ditu, eta zuzenean ezartzen da guztietan 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.

Europako Batzordearen informazioa Europar Batasuneko datu babesari buruzko arau erreformari buruz (EN, ES)

Araudia

2016/679 Erregelamendua (EB) (PDF, 2 MB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra). (Euskaraz eta gaztelaniaz)

Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua (EB) (PDF, 343 KB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala L 119, 2016ko maiatzaren 4a) (Euskaraz eta gaztelaniaz)

Datuak babesteko ordezkaria

Ebazpena, 2018ko apirilaren 26koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren datuak babesteko ordezkaria izendatzen duena (PDF, 83 KB)

Datuak Babesteko Ordezkaria Jakinarazteko Formularioa

 

  • Datuak transferitzeko eskubideari buruzko jarraibideak (W242rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)

 

  • Datuak babesteko ordezkariei (DBO) buruzko jarraibideak (W243rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)

 

  • Jarraibideak, zehazteko zein den tratamenduaren arduradun edo tratamendu-eragile baten gainbegiratze-agintaritza nagusia (W244rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)

  • Jarraibideak, datu babesari buruzko eraginaren ebaluazioari buruz (DBEE) eta zehazteko ea tratamenduak “arrisku handia ote dakarren” 2016/679 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP248rev01) (EN, ES) (2017ko apirilaren 4an erabakitakoak). (2017ko urriaren 4an azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak) 

  • Jarraibideak, datu pertsonalen segurtasunaren urraketak jakinarazteari buruz 679/2016 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP250rev01) (EN, ES) (2017ko urriaren 3an erabakitakoak. 2018ko otsailaren 6an azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak).


 

 

  • Jarraibideak, isun administratiboak ezarri eta finkatzeari buruz, 2016/679/EB Erregelamenduaren ondorioetarako (WP253) (EN, ES) 2017ko urriaren 3an erabakitakoak)

 

  • Adostasunari buruzko jarraibideak, 2016/679  Erregelamenduaren ondorioetarako (WP259rev01) (EN, ES). (2017ko azaroaren 28an onartuak. 2018ko apirilaren 10ean azken aldiz berrikusiak eta onartuak).

 

Bidaiarien izenen erregistroari buruzko zuzentaraua

Europako Kontseiluak onartu zuen 2016ko apirilaren 21ean, Estatu kideetako aire konpainien nazioarteko hegaldietako bidaiarien PNR datuen transferentziak arautzeko eta arautzeko nola tratatu behar dituzten datu horiek agintaritza eskudunek. 

2016/681 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, terrorismo delituak eta delinkuentzia larria prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz bidaiarien izenen erregistroko (PNR) datuak erabiltzeari buruzkoa. (gaztelaniaz)

Auzi Judizial eta Penaletarako Datu Transmisioei buruzko Zuzentaraua

Zuzentarau honek 2008ko datu babesari buruzko Esparru Erabakia (gaztelaniaz) ordezkatzen du, eta EBko estatuen arteko datu transmisioei eragiten die, eta estatuek ezarri beharreko gutxieneko estandarrak finkatzen ditu. Zuzentarauaren xedea da babestea prozedura judizial edo polizialetan dauden pertsonak —biktimak, salatuak nahiz lekukoak izan—, horretarako, pertsona horien eskubideak argituz eta horien datu transmisioetan mugak jarriz. Era berean, segurtasun publikoan arriskuak ekiditeko bermeak gehitzen ditu eta estatuen eta agintaritza polizialen eta judizialen arteko lankidetza errazten du.

2016/680 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena (gaztelaniaz), pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez; eta Kontseiluaren 2008/977/JAI Esparru Erabakia indargabetzen duena. 

 

Pribatutasunari eta Komunikazio Elektronikoei buruzko Erregelamendu proposamena 

Europako Batzordeak beste legedi bat, berria, proposatu du eguneratzeko komunikazio elektronikoen arloan indarrean dagoena.

Pribatutasunari eta Komunikazio Elektronikoei buruzko Erregelamendu proposamena (gaztelaniaz)