Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Datuak Babesteko Erregistroa
 

Datuak Babesteko Erregistroa

  1. Erregistroko bilaketa

Antolamendua eta funtzionamendua

Datuak Babesteko Erregistroa Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren barruan dagoen organoa da. Organo hori sortzea berariaz dago aurreikusita Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18.artikuluan. Lege hori Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa da. Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua Bulegoaren berariazko estatutu batean garatuko dira.

Helburua

Bulegoak duen Datuak Babesteko Erregistroan 2/2004 Legeak (2.1. artikulua) afektatutako fitxategi guztiak inskribatu behar dira, bai eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan zehazturiko baimenak eta inskribaturiko fitxategiei dagozkien ereduzko kodeak ere. Halaber, Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroan jasoko dira inskribaturiko fitxategiei buruzko datu hauek: informazio-eskubidea erabiltzeko, zein datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabiltzeko behar direnak.

Datuak Babesteko Erregistroa da Bulegoak bere eginkizunetako bat betetzeko duen tresna nagusia, hain zuzen, datu pertsonalen fitxategiak badirela gauza jakinekoa izan dadin zaintzeko. Hori betetzeko, Erregistroa bera kontsultatu ahal izango da: hala nahi duten herritarrei fitxategiak eta datu pertsonalak, horien helburua eta tratamenduaren erantzulearen nortasuna ezagutu ahal izatea erraztuko zaie.

Erregistratzeko prozedura

Bulegoak duen Datuak Babesteko Erregistroak prozedura bat izan behar du, eta horren bidez onartuko dira (edo, hala badagokio, ukatu) eskatu diren inskripzioak.

Egiteke dagoen erregelamendu bidezko garapenean jasoko dira bai inskripzioen edukia, bai horiek aldatu eta ezerezteko mekanismoak, bai erreklamazioen izapidetzea, bai eta dagozkion ebazpenen aurkako errekurtsoak jartzeko modua ere.

Nola deklaratu

Datuak Babesteko Erregistroan inskribatu beharko dira, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluan xedatutakoari jarraiki, ondokoak:

  1. Lege honetako 2.1. artikuluan zehazturiko fitxategiak.
  2. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan zehazturiko baimenak.
  3. Inskribaturiko fitxategiei dagozkien ereduzko kodeak.
  4. Inskribaturiko fitxategiei buruzko datu hauek: informazio-eskubidea erabiltzeko, zein datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, eta datuak zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabiltzeko behar direnak.

Datu pertsonalen fitxategiei dagokienez, deklarazioa bat etorriko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak 2014ko urriaren 31an emandako Ebazpenean jasotzen denarekin. Ebazpen horrek Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Datuak Babesteko Erregistroan fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko inskripzioa eskatzeko eredu normalizatuak eta bitartekoak ezartzen ditu.

Nola kontsultatu Datuak Babesteko Erregistroa

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Datuak Babesteko Erregistroan kontsulta doakoa eta librea da.

Internet bitartez kontsulta egiteko aplikazioak bilaketarako akotazio oinarrizko irizpideak sartzea onartzen du, nola hala Administrazio mota, lokalizazio geografikoa, ardura duen erakundea edo fitxategiaren izena.

Fitxategi batean zure zein datu pertsonalak dauden jakiteko egin beharreko kontsulta, datuak erabiltzeko eskumena duen Administrazioan egin behar dezu. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ez du fitxategiak duen informazioa, fitxategiaren izena, arduraduna nor den eta haren helbidea baizik.

Web orri honetan erregistroa momentuan kontsulta daiteke aplikazio interaktibo baten bitartez (Erregistroan kontsulta egin). Aldi berean, kontsulta zuzenean Datuak Babesteko Erregistroan egin daiteke.

Honez gain, aplikazioak fitxategien akotazioa zehaztutako irizpideen bitartez egitea onartzen du, nola hala, datuen mota edo oinarrizko egitura bezalako aldagaiak adierazi eta gurutzatuz, fitxategiarentzako deklaratuta dauden helburuak eta erabilerak, dagozkion kolektiboak, aurreikusitako lagapenak edo aplikagarriak diren segurtasun neurriak.

Baldintza guztiak adierazita, bilaketak holako espezifikazioak betetzen dituen fitxategien zerrenda ematen digu, eta fitxategi jakin baterako deklaratutako ezaugarri guztien xehea ikus daiteke; xehetasun guzti hauek inprimatu edo pdf formato fitxategian gorde daitezke.

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPDn) kontsulta egiteko…

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak, www.agpd.es web orrian  bai arlo publikoan edo pribatuan erregistratutako fitxategien artean bilaketak egiteko tresna bat du, non Bilaketa orokorra erabil daiteke, edota Erakundeen Indizearen araberako bilaketa egin daiteke.