Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

DBEBk, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko Lege Organikoak jasotzen dituen betebeharren berri eman die tokiko ehunen bat ordezkariri

Argitalpen-data: 

Jardunaldiaren zati bat DBEBk izapidetutako benetako zenbait kasu praktiko aztertzeko erabili da.

  • Eskubide digitalei buruzkoa den X. Tituluan jasotako lege-manuak landu dituzte.
  • DBEBk hainbat jarraibide eman ditu datuak babesteko ordezkariek dituzten lehentasunezko zereginei buruz.

    

Gasteiz, 2019/4/3. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko letradu instruktore-ikuskatzailea den Roman Intxaurtietak eta datuak babesteko ordezkaria den Pedro Alberto Gonzálezek aurkezpen bat egin dute gaur Bizkaiko aldundiko, udaletako eta mankomunitateetako ehun bat ordezkariren aurrean, azaltzeko zertan diren Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organiko onartu berriak ezarri dituen menuak, eskubideak eta betebeharrak. Aurkezpena, Bizkaiko Foru Aldundiak, BiscayTIK Fundazioak. DBEBk eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoan antolatutako “Tokiko Administrazioa eta Datuen Babesari buruzko VI. Jardunaldi Irekiaren” baitan izan da.

Topaketa BiscayTIK Fundazioaren auditoriumean izan da, eta hasierako ekitaldian honakoek hartu dute parte: DBEBren zuzendari Margarita Uriak, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatu eta BiscayTIK Fundazioaren lehendakari Ibone Bengoetxeak, Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Gobernu Batzordearen diputatu Aitzol Aslak eta BiscayTIK Fundazioaren zuzendari orokor Alaitz Etxeandiak.

Hasteko, Román Intxaurtietak aipatu ditu datu babesaren gaineko printzipioei eta pertsonen eskubideei buruzko artikuluak eta tratamendu berezi batzuei buruzko xedapenak, adibidez: harremanetarako datuak, bideo-zaintza edo funtzio estatistiko publikoaren berezko tratamenduak. Horiez gain, eskubide digitalei buruzko X. Tituluko manuak aipatu ditu.

Tokiko administrazioei azalpen argiagoa emateko, DBEBko letraduak Bulegoak izapidetu dituen interes handiko benetako zenbait kasu praktiko aipatu ditu, eta horietatik abiatuta, Bulegoaren ustez arazotsuenak izan daitezkeen ohiko datu tratamenduak aztertu ditu.

Ekitaldiaren bigarren saioan DBEBko datuak babesteko ordezkaria den Pedro Alberto Gonzalezek azaldu du Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak arautzen duen datuak babesteko ordezkariaren figura berriak zailtasun batzuk dituela tokiko administrazioetan, tokiko esparruan baliabide materialak eta giza baliabideak mugatuak izaten direlako.

Horregatik, ahalegindu da tokiko korporazioentzat lagungarriak izan daitezkeen arauak ematen, bertako herritarren datuak hobeto babesteko; eta, horretarako, egin beharreko lanen gaineko jarraibide batzuk eman dizkie eta horietatik zein burutu behar dituen lehentasunez datuak babesteko ordezkariak.

Hitzaldiak amaitu direnean, galderak egiteko aukera izan dute udal eta mankomunitateetako ordezkariek, eta zalantzak eta kezkak plazaratzeko eta argitzeko ere bai.