Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Eusko Legebiltzarra, Agustín Puente eta Adrian Di Pizzo saritu ditu DBEBk

Argitalpen-data: 

Era berean, accesita eman zaio Ane Lamelari, big data eta osasunari buruzko lanagatik.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

  • Bulegoaren zuzendari Margarita Uriak banatu zituen sariak.
  • Sarituak nabarmendu dira haien ibilbide profesionalagatik, ikerkuntza eta zabalkunde lanengatik, eta datuak babesteko jardunbide onengatik.

Gasteiz. 2019-01-28. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak gaur ospatu du Gasteizen, Eusko Legebiltzarreko Tomas Moro aretoan Datuak Babesteko Sarien banaketa ekitaldia. DBEBk urtero ematen dizkie sariak ibilbide profesionalagatik, ikerkuntza lanengatik, komunikazioa eta zabalkundeagatik eta datuak babesteko jardunbide onengatik urtean zehar nabarmendu diren pertsonei, enpresei eta erakundeei. Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak ongietorria eman zien bertaratuei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Margarita Uriak banatu zituen sariak.

VI. Edizioko “Ibilbide Profesionalaren” kategoriako saritua Agustín Puente Escobar izan da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Lege Aholkularitza Zerbitzuaren burutzan 20 urte baino gehiago aritu izangatik, eta, batez ere, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren lanketan egin duen lan handiagatik.

Datu Babesaren Ikerkuntza Arloaren” kategorian saritua Adrian Di Pizzo Chiacchio izan da, honako argitalpenagatik: “Ahaztura digitalaren zabalkundea. `Google Spain´ eta Big Dataren eragina eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren ondorioak”.

Kategoria berean accesita eman zaio Ane Lamela Domínguezi, honako lanagatik: “Big Data Proiektuak osasunean: datu babesetik abiatutako ikuspegi bat.”

Epaimahaiak eman gabe utzi du “Datu Babesaren Komunikazioa eta Sormenaren arloko Saria”.

Azkenik, Eusko Legebiltzarrak jaso du “Jardunbide Onenei” saria, antolaketa aldetik Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko izan duen arduragatik. Legebiltzarreko legelari nagusi Andoni Iturbek jaso du saria.

Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VI. Edizioaren deialdia(184. zk.ko EHAA, 2018ko irailaren 24koa).

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak emandako sarien zerrenda (leiho berri batean irekitzen da) 

Datuak Babesteko sariei buruzko informazio gehiago