Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Nahitaez eraginaren azterketa behar duten datu tratamenduak

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak zabaldu du, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzarekin eta Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluarekin batera, zerrenda bat datu-babesaren gaineko eraginaren azterketa behar duten datu-tratamenduekin, haien izaera, irismena, testuingurua edo helburuak direla-eta arrisku handia ekar diezaiekeelako pertsona fisikoen eskubide eta askatasunei.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak —2018ko maiatzaren 25az geroztik indarrean dago— ezarritako oinarri orokorrek finkatzen dute nahitaez egin beharko dela honako kasuetan datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazio bat: profilak egiten direnean, eta horietan oinarrituta pertsona fisikoentzat ondorio juridikoak dituzten erabakiak hartu, edo kondenekin edo arau-hauste penalekin lotutako datuak direnean, edo sarbide publikoa duten guneetan egindako eskala handiko behaketak direnean.

Argitaratu den zerrendak Datuak Babesteko Europako Lantaldearen oniritzia du, eta Erregelamendu Orokorrak agindutakoa betetzen du, hau da, kontrol-agintaritzek finkatu eta argitaratuko dutela datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten tratamendu-eragiketen zerrenda. 29. artikuluko Lan Taldeak ateratako ondorioetatik abiatuta egin da zerrenda. Bertan hamaika irizpide jaso dira, eta tratamenduak irizpide horietako bi edo gehiago baditu, nahitaez egin beharko da datu-babesaren gaineko eraginaren azterketa.

Zerrendan hainbat datu-tratamendu jaso dira, besteak beste, geolokalizatzeko edo sareetan metadatuak biltzeko balio duten tratamenduak, datu biometrikoak eta genetikoa erabiltzen dituztenak, subjektu ahulen edo bazterketako arriskuan dauden pertsonak identifikatzen dituztenak edo teknologia berriak konbinatuta erabiliz egiten direnak.

Zerrenda osoa eta lege-oinarriak(leiho berri batean irekitzen da)