Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bulegoa-Gardentasuna
 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

DBEBren egitura

DBEBren egitura

Lege-xedapen hauek xedatzen dute DBEBren egitura:


 
DBEBren organoak hauexek dira:

Hierarkian zuzendariaren mendeko administrazio-unitateak hauexek dira:

Lanpostu zerrenda
 

 

 

Zuzendaria

Zuzendariak DBEB zuzentzen du eta Bulegoaren ordezkaria da. Bere barne-eremuan, administrazio-unitate guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatzen ditu eta berari dagokio, era berean, DBEBren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, instrukzioak eta gomendioak ematea.

Askatasun eta objektibotasun osoz betetzen ditu bere eginkizunak; bere jardunean ez dago inongo instrukzioren menpe. Dena dela, bere jardunari buruz Kontseilu Aholku-emaileak egiten dizkion proposamenak aintzat hartu beharko ditu.

Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez izendatzen du lau urterako eta epe hori baino lehenago utziko du kargua, berak hala eskatzen badu edo, aldez aurretik espedientea instruitu  ondoren, Gobernu Kontseiluak kargutik kentzea erabakitzen badu; horretarako, ezinbestekoa izango da Kontseilu Aholku-emaileari entzutea. Kargutik kentzea erabaki ahal izateko, nahitaezkoa izango da bere obligazioen ez betetze larriren bat egitea,  bere lana betetzeko bat-batean ezintasunen bat gertatzea, bateraezintasunen bat egotea edo doluzko delituagatik zigortua izatea.

Goi-karguduna da eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi-kargudunen bateraezintasunen erregimenari lotuta dago.

Gaur egun, José Ignacio Pariente de Prada jauna da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren maiatzaren 8ko 68/2012 Dekretu bidez izendatu zuten zuzendari (EHAA 93.zk., 2012ko maiatzaren 14koa).

 

 


Datuak Babesteko Kontseilu Aholku-emailea

Datuak Babesteko Kontseilu Aholku-emailea, 2/2004 Legearen 14. artikuluan aurreikusia, DBEBren zuzendariaren aholkularitzarako kide anitzeko organoa da. 2/2004 Legeak eta DBEBren Estatutuak esleitzen dizkioten zereginak ditu eta antolaketako eta funtzionamenduko bere arauen bidez araenduko da (onarpen-fasean).

 

 

 


Datu Pertsonalen Fitxategien Erregistroa eta Auditoria

Datu Pertsonalen Fitxategien Erregistroa eta Auditoria Unitatea Bulegoaren administrazio-unitateetako bat da, 2/2004 Legearen 18. artikuluan aurreikusitako Datuak Babesteko Erregistroa bere menpe du, eta aipatu legearen aplikazio eremuan dauden datu pertsonaleko fitxategien existentziaren publizitatea sustatzea dagokio. Halaber, datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela zaintzeko xedearekin, fitxategien segurtasun neurrien sektorekako ikuskaritzaren eta Datuak Babesteko Segurtasun Arduradunen eta Koordinatzaileen Laguntzaile-sarea koordinatzeko ardura izango du.

Bestalde, teknologia berriekin zerikusia duten ikerlanak egiteko eta Bulegoaren beraren Sistemen Plana burutzeko ardura izango du.

 


Aholkularitza Juridikoa eta Ikuskaritza

Lege-aholkularitza eta Ikuskaritza Unitatea. Bulegoaren administrazio-unitate honi dagozkio honako zereginak: batetik, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deusezteko edo horien aurka egiteko eskubideak babestearren, hiritarrek egiten dituzten erreklamazioen prozedurak bultzatzetik eta instruitzetik, eta ikuskaritzako lan zirkunstantzialak egiteko eskumenetik eratorritako funtzioak betetzea eta, bestetik, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako arau-hausterik baden edo ez den jakiteko ezartzen den kontrolaren ondorioz, administrazio publiko, erakunde, entitate eta korporazioen arau-hausteen prozeduretatik eratorritako zereginak betetzea. Era berean, administrazio-unitate honi dagokio txostenak egitea, kontsultei erantzutea eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren barneko aholkularitza juridikoa. 


 

 

 

 

 

Idazkaritza Orokorra

Idazkaritza Orokorra da honako lanak betetzeko ardura duen administrazio-unitatea: giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa, kudeaketa ekonomiko-administratiboa, informazio orokorrarekin loturiko funtzioak, Bulegoko gainerakoentzako prestakuntza, agiriak, laguntza eta exekuzio mailako funtzioak nahiz funtzio instrumentalak. 

 

 


Lanpostu zerrenda

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak xedatzen duenez, DBEB zuzenbide publikoko entea izango da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa izango ditu, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak. Legeak erabateko objektibitatea eta independentzia bermatzen dizkio bere eginkizunetan. Bestalde, 11. artikuluak xedatzen duenez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko langileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoko arauen pean egongo dira. Arau horiekin bat, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari dagokio lanpostuak eskuratzeko sistema erabakitzea, baldintzak eta hautaproben ezaugarriak zehaztea, bai eta lanpostuak betetzeko eta laneko sustapeneko prozeduretako deialdiak egitea eta prozedura horiek kudeatzea eta ebaztea ere. Urriaren 18ko 309/2005 Dekretuaren bitartez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuetako 10. artikulua onartu zen, eta bertan ezarritakoa betetzearren, 2005eko azaroaren 28ko Ebazpenarekin zuzendariak Bulegoaren egitura organikoa garatu zuen, bulegoaren unitateak eta horiei esleitutako funtzioak zehaztuaz. Bestalde, 2006ko otsailaren 7ko Ebazpenaren bitartez, honako hauek arautu ziren: lanpostu-monografiaren eredua, balioespen-batzordearen osaera, balioespen-jarraibideak eta lanpostuen zerrenda prestatzerakoan erabili beharreko eredua.

Ebazpena, 2006ko martxoaren 24koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzen duena (EHAA - 2006ko apirilaren 27koa).

Hutsen zuzenketa, 2006ko martxoaren 24ko Ebazpenarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzen duena (EHAA - 2006ko maiatzaren 12koa).

Ebazpena, 2006ko maiatzaren 22koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2006ko martxoaren 24ko Ebazpeneko akatsak zuzentzeko dena (EHAA - 2006ko ekainaren 16koa).

Ebazpena, 2009ko uztailaren 10ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzen duen Ebazpena aldatzen duena (EHAA - 2006ko uztailaren 31koa).

Ebazpena, 2013ko ekainaren 17koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda onartzen duen Ebazpena aldatzen duena (EHAA - 2013ko uztailaren 12koa).