Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

Datuak nireak, negozioa zurea? prestakuntza-bideoa. Datu Pertsonalak babesten

Bideoaren xedea erakunde publiko eta pribatuei laguntzea, datu pertsonalen esparruko araudia ulertzen eta jardunbide egokiak sustatzen. Fikziozko enpresa bateko zuzendaritza-bilera baten inguruko dramatizazio bat da. Bertan hainbat egoera islatzen dira, era praktikoan erakusteko zeintzuk akats egin daitezkeen enpresako langileak ez badaude datu babesarekin zerikusia duten gauzen jakitun. Era berean, informazioaren tratamenduan jardunbide egokiek ekar ditzaketen onurak ere islatzen dira.

Bideoa ikusteko gidan (pdf, 113 kB), zenbait galdera proposatzen dira taldean. Batzuk balio dute eztabaidatzeko ohiko jardunbideei buruz, eta beste batzuk baliagarriak dira aztertzeko ea nola ezartzen den datu-babesari bakoitzaren lan esparruan.

Bideoak 17 minutuko iraupena du. Helburuak erdietsi nahi badira, gutxienez ordu bat eman beharko da bideoa ikusteko eta jardunbide hobeen gaineko eztabaidarako.

Prestakuntza-baliabidearen Fitxa Teknikora (pdf, 62 Kb). Barruko prestakuntza programetan erabili ahal da, bai Autoprestakuntzan eta Harrera garaiko prestakuntza fasean ere.

The player will show in this paragraph

Streaming eran ikusi:

Bideoa ikusi ahal izateko Real Player aplikazioa (doakoa) behar duzue. RealPlayer deskargatu

Deskargak: