Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 

Nire eskubideak

Ezerezteko eskubidea

 

EZEREZTEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (doc, 61 Kb)

Zer da ezerezteko eskubidea?

Herritarrok eskubidea dugu edozein fitxategi arduraduni DOAN eskatzeko gure datu pertsonalak ezabatzeko, baldin eta:

  • Desegokiak edo gehiegizkoak badira kontuan hartuta zertarako bildu edo tratatu zituzten.
  • Datuak tratatzeko, hasiera batean eman zen baimena bertan behera utzi nahi bada.

Hala ere, datuak gorde egin beharko dira xedapen ezargarriek aurreikusten duten epeak igaro arte, bai eta erakundearen edo tratamenduaren arduraduna den pertsona edo erakundearen eta interesdunaren arteko kontratu harremanak igaro arte.


Araudi ezargarria

  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 16. artikulua 
  • 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzen duena, 31. artikulutik 33. artikulura arte.
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua 
  • 308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 9. artikulua

 

Ezerezteko eskubidea erabiltzea

  • Datuak ezerezteko eskubidea erabat pertsonala da, eta, beraz, interesdunak berak edo bere ordezkariak baino ezin dute baliatu.
  • Norbere datu pertsonalak ezerezteko eskubidea fitxategiaren edo tratamenduaren arduradunaren aurrean baliatu behar da.
  • Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den jakin ezean, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo daiteke informazioa eskatzeko, 945 016230 telefono zenbakira deituz, avpd@avpd.eus helbide elektronikora idatziz edo www.avpd.eus/ web orria erabiliz.
  • Erantzuteko epea:
    • Arduradunak gehienez ere hamar eguneko epean erantzun beharko dio eskatzaileari, eskabidea jasotzen duenetik.
    • Arduradunak ez baldin badu eskatzaileari buruzko daturik, horren berri ere eman egin beharko dio goiko epe berean.
    • Epe hori igarotzen bada eta eskaerari ez bazaio berariaz erantzun, eskaera ez dela onartu ulertuko da.
    • Datuak ezerezteko eskabidea onartzen bada, arduradunak blokeatuko ditu datuak, eta datu horiek administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku egon daitezen bakarrik gordeko dira, tratamenduak erator ditzakeen erantzukizunei aurre egiteko, erantzukizun horien preskripzio-epeak iraun bitartean. Aipatu epea igaro ostean, datuak suntsitu egin beharko dira.
    • Ezereztutako datuak aldez aurretik beste norbaitek utzitakoak badira, fitxategiaren arduradunak lagapen-hartzaileari izandako ezereztearen berri eman beharko dio, eta horretarako denbora-tarte bera izango du; hori eginda, lagapen-hartzaileak komunikazio hori jasotzen duenetik hamar eguneko epean berak dituen datuak zuzendu edo ezabatu egingo ditu.
    • Fitxategiaren arduradunak eskatzaileari nahitaez jakinarazi beharko dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari edo dagokion kontrol agintaritzari babesa eskatzeko eskubidea duela.


EZEREZTEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (doc, 61 Kb)

 

EZEREZTEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu datuak ezerezteko eskubidea ez dela behar bezala bete, BABES eskaera aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edo dagokion kontrol agintaritzan.

 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan BABES ESKAERA aurkezteko eredua (doc, 74 Kb)

 

Azken eguneratzea: 2017/10/05