Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 

Nire eskubideak

Aurka egiteko eskubidea

AURKA EGITEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (doc, 59 Kb)

Zer da aurka egiteko eskubidea?

Herritarrok eskubidea dugu DOAN eskatzeko gure datu pertsonalak ez tratatzeko edo tratamendua berehala eten dezaten eskatzeko, baldin eta.

  • Bidezko arrazoi legitimo bat badago, eta legeren batek ez badu galarazten datuen tratamendua etetea.
  • Fitxategiaren helburua publizitate jarduerak eta merkataritza prospekzioak egitea bada.
  • Tratamenduaren helburua ukituaren gaineko erabaki bat hartzea bada eta, erabakia hartzeko, ukituaren datu pertsonalen tratamendu automatizatua baino ez bada hartzen kontuan.


Araudi ezargarria

  • Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 6.4 eta 17. artikuluak 
  • 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzen duena, 34. artikulutik 36. artikulura arte.
  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa, 8. artikulua 
  • 308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena, 5. artikulua

 

Aurka egiteko eskubidea erabiltzea

  • Datuei aurka egiteko eskubidea erabat pertsonala da, eta, beraz, interesdunak berak edo bere ordezkariak baino ezin dute baliatu.
  • Datuei aurka egiteko eskubidea fitxategiaren arduradunaren edo tratamendu-eragilearen aurrean balia daiteke.
  • Fitxategiaren arduradunaren helbidea zein den jakin ezean, Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo daiteke informazioa eskatzeko, 945 016230 telefono zenbakira deituz, avpd@avpd.eus helbide elektronikora idatziz edo www.avpd.eus/ web orria erabiliz.
  • Erantzuteko epea:
    • Arduradunak gehienez ere hamar eguneko epean erantzun beharko dio eskatzaileari, eskabidea jasotzen duenetik
    • Arduradunak ez baldin badu eskatzaileari buruzko daturik, horren berri ere eman egin beharko dio goiko epe berean.
    • Epe hori igarotzen bada eta eskabideari ez bazaio berariaz erantzun, eskabidea ez dela onartu ulertuko da.
    • Aurka egiteko eskubidearen eskabidea onartzen bada, arduradunak bertan behera utzi beharko d(it)u tratamendua(k), eskabidea jaso eta hurrengo hamar eguneko epean.
    • Aurkatutako datuak aldez aurretik beste norbaitek utzitakoak badira, fitxategiaren arduradunak ezereztearen berri eman beharko dio lagapen-hartzaileari epe berean; eta lagapen-hartzaileak ere ezereztearen berri jasotzen duenetik hamar eguneko epea izango du berak dituen datuak tratatzeari uzteko.
    • Fitxategiaren arduradunak eskatzaileari nahitaez jakinarazi beharko dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari edo dagokion kontrol agintaritzari babesa eskatzeko eskubidea duela.


AURKA EGITEKO ESKUBIDEA baliatzeko eredua (doc, 59 Kb)

 

 

AURKA EGITEKO ESKUBIDEA BABESTEA

Uste baduzu datuei aurka egiteko eskubidea ez dela behar bezala bete, BABES eskaera aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan edo dagokion kontrol agintaritzan.

  
Datuak Babesteko Euskal Bulegoan BABES ESKAERA aurkezteko eredua (doc, 74 Kb)

Azken eguneratzea: 2016/11/28