Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

2. artikulua. Aplikazio-esparrua.

1. Lege organiko hau aplikatuko zaie euskarri fisikoan jasotako izaera pertsonaleko datuei, baldin eta euskarri horrek ahalbidetzen badu datu horiek tratatzea, bai eta sektore publiko zein pribatuak datu horien gainean gerogarrenean egin dezakeen erabilera-modalitate orori ere.

Lege organiko honek arautuko ditu izaera pertsonaleko datuen tratamendu guztiak:

  1. Tratamendua Espainiako lurraldean egiten denean, tratamenduaren gaineko erantzukizuna duenaren establezimendu baten jarduera-esparruan.

  2. Espainiako lurraldean establezimendurik ez izan arren, tratamenduaren gaineko erantzukizuna duenari Espainiako legeria aplikatu behar zaionean, nazioarteko zuzenbide publikoko arauak aplikatzeagatik.

  3. Europar Batasuneko lurraldean establezimendurik ez izan arren, tratamenduaren gaineko erantzukizuna duenak datuak tratatzeko Espainiako lurraldean kokatutako bideak erabiltzen dituenean, salbu eta bide horiek igarobide-xedeekin bakarrik erabiltzen direnean.

2. Lege organiko honetan ezarritako izaera pertsonaleko datuen babes-araubidea ez zaie aplikatuko:

  1. Pertsona fisikoek dituzten fitxategiei, pertsona horiek norberaren edo etxeko jarduerak bakarrik gauzatzen dituztenean.

  2. Sailkatutako gaien gaineko arautegiaren mende dauden fitxategiei.

  3. Terrorismoa eta antolatutako delinkuentziaren agerpen arriskutsuak ikertzeko ezarritako fitxategiei. Hala ere, halako kasuetan, fitxategiaren arduradunak aurretiaz komunikatuko dizkio Datuak Babesteko Agentziari fitxategi hori badela eta fitxategi horrek dituen ezaugarri orokorrak eta xedea.

3. Xedapen bereziek eta, hala denean, lege organiko honek modu berezian jasotako xedapenek arautuko dituzte hurrengo datu pertsonalen tratamenduak:

  1. Hauteskunde-araubidearen legeriak araututako fitxategiak.

  2. Estatistika-xedeetarako bakarrik balio dutenak, estatistika-funtzio publikoari buruzko estatuko zein autonomia-erkidegoetako legeriak babestutakoak badira.

  3. Indar Armatuetako kideen Araubideari buruzko legeriak aipatu kalifikazioko txosten pertsonaletan jasotako datuak biltegiratzeko xedea dutenak.

  4. Erregistro Zibiletik eta zigortu eta auzi-iheslarien Erregistro Zentraletik ateratakoak.

  5. Segurtasun-indar eta -kidegoek erabilitako bideokameren bidez lortutako irudi eta soinuetatik ateratakoak, gai horretako legeriarekin bat etorriz.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26