Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

7. artikulua. Modu berezian babestutako datuak.

1. Konstituzioaren 16. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, ezin izango da inor behartu bere ideologia, erlijio edo sinesmenei buruzko adierazpenak egitera.

Datu horiek direla eta, aurreko idatz-zatiak aipatu adostasuna eskatzen denean, interesdunari adostasun hori ez emateko duen eskubidea ohartaraziko zaio.

2. Ideologia, sindikatu-afiliazio, erlijio eta sinismenaren berri ematen duten izaera pertsonaleko datuak ukituaren esanbidezko eta idatzizko adostasunarekin bakarrik trata daitezke. Horren salbuespen dira politika-, filosofia-, erlijio- edo sindikatu-izaerako xedea duten alderdi politikoen, sindikatuen, konfesio edo erkidego erlijiosoen eta elkarteen, fundazioen nahiz irabazteko asmorik gabeko beste entitate batzuen fitxategiak, euren kideen inguruko datuei dagokienez; hala ere, datu horiek laga daitezen ukituak aurretiaz emandako adostasuna behar da beti.

3. Arrazari, osasunari eta sexu-bizitzari buruzko izaera pertsonaleko datuak bildu, tratatu eta laga daitezke, interes orokorreko arrazoiak direla bide, legeren batek halaxe xedatzen duenean edo ukituak esanbidez onartzen duenean hori.

4. Debekatuta daude ideologia, sindikatu-afiliazio, erlijio, sinesmen, arraza zein etnia, edota sexu-bizitzari buruzko izaera pertsonaleko datuak biltegiratzeko xedearekin sortutako fitxategiak.

5. Arau-hauste penal eta administratiboen inguruko izaera pertsonaleko datuak Administrazio Publiko eskudunen fitxategietan bakarrik jaso daitezke, kasuan kasuko arauetan ezarritako kasuetan.

6. Aurreko idatz-zatietan xedatutakoa gorabehera, artikulu honen 2 eta 3. idatz-zatiek aipatu izaera pertsonaleko datuak tratatzeko modukoak izan daitezke, datu horiek tratatzea beharrezkoa denean prebentziorako edo medikuaren diagnostikoarentzat, osasun-laguntza emateko edo tratamendu medikoentzat edo osasun-zerbitzuak kudeatzeko, baldin eta datu horiek tratatzen baditu lanbide-isiltasuna duen osasun-arloko profesional batek, edo lanbide-isiltasunaren pareko betebeharra duen beste pertsonaren batek.

Aurreko paragrafoak aipatzen dituen datuak tratatzeko modukoak izango dira, berebat, tratamendua beharrezkoa denean ukituaren edo beste pertsona baten berebiziko interesa babesteko, ukituak bere adostasuna emateko gaitasunik ez duenean arrazoi fisiko zein juridikoen ondorioz.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26