Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

12. artikulua. Datuetan hirugarrenen bidez sartzea.

1. Ez da datuen komunikaziotzat joko hirugarren bat datuetara sartzea, hori beharrezkoa denean tratamenduaren arduradunari zerbitzu bat emateko.

2. Kontratuan arautu beharko da hirugarrenen bidez tratamenduak egiteko aukera; kontratu hori idatziz jaso beharko da, edo kontratua egin dela eta kontratu horren edukia egiaztatzen duen beste edozein forma erabilita. Esanbidez ezarri beharko da tratamendu-eragileak tratamenduaren arduradunak emandako jarraibideen arabera bakarrik tratatuko dituela datuak, datu horiek ez dituela aplikatu edo erabiliko kontratu horretan jaso gabeko xedeekin eta datu horiek ez dizkiela komunikatuko beste pertsona batzuei, ezta datuok gordetzeko ere.

Kontratuan hizpatuko dira, berebat, lege honen 9. artikuluak aipatzen dituen segurtasun-neurriak. Tratamendu-eragileak nahitaez ezarri beharko ditu halakoak.

3. Behin kontratu-prestazioa beteta, izaera pertsonaleko datuak suntsitu edo tratamenduaren arduradunari itzuli beharko zaizkio. Beste horrenbeste egingo da edozelako euskarri edo agirirekin ere, halakoek tratamenduaren objektu izan den izaera pertsonaleko daturen bat jaso badute.

4. Tratamendu-eragileak datuak beste xede batekin erabiltzen baditu edo kontratuaren hizpaketak bete gabe komunikatu edo erabiltzen baditu, tratamendu-eragilea tratamenduaren arduradun gisa hartuko da, eta modu pertsonalean erantzungo du egin dituen arau-hausteen gainean.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26