Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

18. artikulua. Eskubideak babestea.

1. Interesdunek Datuak Babesteko Agentzian erreklamazioak egin ditzakete, lege honetan xedatutakoaren aurkako jardunei begira, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

2. Interesdunari oso-osoan edo zati batean, datuen aurka egiteko, datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko zein ezerezteko eskubideak egikaritzea ukatzen bazaio, interesdunak horren berri eman diezaioke Datuak Babesteko Agentziari edo, hala denean, autonomia-erkidegoko erakunde eskudunari; azken horiek ukatzea bidezkoa edo bidegabea den ziurtatu beharko dute.

3. Eskubideak babesteko esanbidezko ebazpena emateko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.

4. Datuak Babesteko Agentziaren ebazpenen aurka administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jar daiteke.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26