Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

23. artikulua. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta datuak ezerezteko eskubidei egindako salbuespenak.

1. Aurreko artikuluko 2, 3 eta 4 idatz-zatiek aipatu datuak jaso dituzten fitxategien arduradunek datuetan sartzea, datuak zuzentzea edo datuak ezereztea uka dezakete, estatua edo segurtasun publikoa defendatzeko, hirugarrenen eskubide eta askatasunak babesteko edo gauzatzen ari diren ikerketen beharrizanetarako arriskuak aintzat hartuta.

2. Herri Ogasuneko fitxategien arduradunek uka dezakete, orobat, aurreko idatz-zatiak aipatu eskubideak egikaritzea, eskubide horiek egikarituta tributu-betebeharrak betetzea ziurtatzeko administrazio-jardunak oztopatzen direnean, eta ukitua ikuskatzailetza-jardunen mende dagoenean beti.

3. Aurreko idatz-zatietan aipatu eskubideak egikaritzea ukatzen zaion ukituak Datuak Babesteko Agentziaren  zuzendariari eman diezaioke horren berri edota autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde eskudunaren zuzendariari, baldin eta fitxategiak autonomia-erkidego horietako polizia-kidegoek edo tributu-administrazioek badituzte. Zuzendari horiek ukatzea bidezkoa edo bidegabea den ziurtatu beharko dute.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26