Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

30. artikulua. Publizitate eta merkatu-prospekziorako xedeak dituzten tratamenduak.

1. Helbideak jaso, agiriak banatu, publizitatea egin, urrutiko salmenta, merkatu-prospekzioa eta antzeko beste jarduera batzuk dituztenak, izenak eta helbideak edo izaera pertsonaleko beste datu batzuk erabiliko dituzte, halakoak jendearen esku dauden iturrietan jasotzen direnean edo halakoak interesdunek eman dituztenean edo interesdunen adostasunarekin lortu direnean.

2. Datuak jendearen esku dauden iturrietatik ateratzen direnean, lege honen 5.5 artikuluko bigarren lerrokadan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunari zuzendutako komunikazio bakoitzean datuen jatorriari eta tratamenduaren arduradunaren identitateari buruzko informazioa emango da, bai eta interesdunak dituen eskubideen gaineko informazioa ere.

3. Datuetan sartzeko eskubidea egikaritzean, interesdunek euren izaera pertsonaleko datuen jatorria zein den jakiteko eskubidea izango dute, bai eta 15. artikuluak aipatzen duen osterantzeko informazioaren jatorria ere.

4. Interesdunek, aurretiaz eskabidea eginez eta gasturik gabe, euren inguruko tratamenduaren aurka egiteko eskubidea izango dute. Aurka eginez gero, tratamenduan baja emango zaie, eta, hala eskatuz gero, euren inguruan jasotako informazioak ezereztu egingo dira.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26