Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

34. artikulua. Salbuespenak.

Aurreko artikuluan ezarritakoa ez da aplikatuko:

a) Izaera pertsonaleko datuen nazioarteko transferentzia Espania alderdi den tratatu edo hitzarmenak aplikatzearen ondorio denean.

b) Transferentzia nazioarteko laguntza judiziala emateko edo eskatzeko egiten denean.

c) Transferentzia beharrezkoa denean prebentzio edo diagnostiko medikoentzat, osasun-laguntza edo tratamendu medikoak emateko zein osasun-zerbitzuak kudeatzeko.

d) Diru-transferentziak egin behar direnean, halakoentzat ezarritako legeria bereziarekin bat etorrita.

e) Ukituak zalantzarik gabeko adostasuna eman duenean transferentziaren inguruan.

f) Transferentzia beharrezkoa denean ukituaren eta fitxategiaren arduradunaren arteko kontratu bat betearazteko edo ukituak hala eskatuta kontratua egin aurretik neurriak hartzeko.

g) Transferentzia beharrezkoa denean, kontratua egiteko zein egin den edo egiteko dagoen kontratua betearazteko, betiere fitxategiaren arduradunak eta hirugarren batek egiten dutela hori, ukituaren mesederako.

h) Transferentzia beharrezkoa denean edo legeak hori ezarri duenean interes publiko bat babesteko. Transferentziak izaera hori izango du zerga- edo aduana-administrazio batek eskatu duenean, bere eskumenak betetzeko.

i) Transferentzia beharrezkoa denean prozesu judizial batean eskubide bat aitortu, egikaritu edo defendatzeko.

j) Transferentzia erregistro publiko batetik egiten denean, interes legitimoa duen pertsona batek hala eskatuta, eta transferentzia hori bat datorrenean erregistro horren xedearekin.

k) Trasferentziaren helmuga Europar Batasuneko estatu kide bat denean, edo beste estatu bat, baldin eta Europako Erkidegoen Batzordeak, bere eskumenak egikaritzean, adierazi badu estatu horrek babes-maila egokia bermatzen duela.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26