Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

35. artikulua. Izaera eta araubide juridikoa.

1. Datuak Babesteko Agentzia zuzenbide publikoko erakundea da, berezko nortasun juridikoa eta gaitasun publiko zein pribatu osoa duena, eta bere eginkizunak gauzatzean independentzia osoaz jarduten duena Administrazio Publikoei dagokienez. Lege honetan eta Gobernuak onetsiko duen estatutu propio batean ezarritakoaren arabera arautuko da.

2. Datuak Babesteko Agentziak eginkizun publikoak gauzatzean, lege honek eta hori garatzen duten xedapenek ezarri gabeko aldeetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera jardungo du. Ondare-eskuratze eta kontratazioetan Datuak Babesteko Agentzia zuzenbide pribatuaren mende izango da.

3. Datuak Babesteko Agentzia osatzen duten organoen eta zerbitzuen lanpostuak beteko dituzte Administrazio Publikoetako funtzionarioek eta horretarako kontratatutako pertsonek, lanpostu bakoitzari eratxikitako eginkizunen izaera kontuan hartuta. Langile horiek euren eginkizunak gauzatzean ezagutzen dituzten izaera pertsonaleko datuak isilpean gordetzeko betebeharra dute.

4. Datuak Babesteko Agentziak ondoko ondasun eta ekonomia-baliabide hauek izango ditu, bere xedeak betetzeko:

  1. Estatuko Aurrekontu Orokorretan urtero esleitutako diru-kopuruak.

  2. Agentziaren ondarea osatzen duten ondasun eta baloreak, bai eta ondare horren ekoizkin eta errentak ere.

  3. Legez eratxiki dakizkiokeenetatik beste edozein.

5. Datuak Babesteko Agentziak urtero egin zein onetsiko du aurrekontuaren aurreproiektua, eta gobernuari igorriko dio hori, Estatuko Aurrekontu Orokorretan modu independentean jaso dadin.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26