Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

40. artikulua. Ikuskatzeko ahalmena.

1. Kontrol-agintariek lege honek aipatutako fitxategiak ikuska ditzake, xede horietarako behar dituzten informazioak bilduta. Ondore horretarako, agiriak eta datuak erakustea edo bidaltzea eska dezakete; agiri eta datu horiek azter ditzakete halakoak gordailututa dauden tokian; eta datuak tratatzeko erabilitako ekipo fisiko zein logikoak ikuska ditzakete, halakoak instalatuta dauden lokaletan sartuta.

2. Aurreko idatz-zatiak aipatu ikuskatzea egiten duten funtzionarioak agintari publikoak izango dira euren eginkizunak gauzatzean. Eginkizun horiek gauzatzean ezagutzen dituzten informazioak isilpean gordetzeko betebeharra izango dute, baita eginkizun horiek gauzatzeari utzi ondoren ere.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26