Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

41. artikulua. Autonomia-erkidegoetako kasuan kasuko organoak.

1. Lege honen 37. artikuluan -artikulu horretako j), k) eta l) idatz-zatiak eta, datuen nazioarteko transferentziei dagokienez, f) eta g) idatz-zatiak izan ezik- eta 46 eta 49. artikuluetan araututako Datuak Babesteko Agentziaren eginkizunak autonomia-erkidegoek eta horren lurralde-esparruko toki-administrazioek sortu edo kudeatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategien gainekoak direnean, euren eskumenen esparruan, autonomia-erkidego bakoitzeko organoek beteko dituzte eginkizun horiek. Organo horiek kontrol-agintariak izango dira eta organo horiei euren eginkizunak betetzean erabateko independentzia eta objektibotasuna bermatuko zaie.

2. Autonomia-erkidegoek euren fitxategien erregistroak sor ditzakete eta horiei eutsi diezaiekete, erregistro horien inguruan aitortu zaizkien eskumenak egikaritzeko.

3. Datuak Babesteko Agentziako zuzendariak ohikotasunez egin diezaieke deialdia autonomia-erkidegoetako kasuan kasuko organoei, erakundeen arteko lankidetzan aritzeko eta jardute-irizpide zein -prozedurak koordinatzeko. Datuak Babesteko Agentziako zuzendariak eta autonomia-erkidegoetako kasuan kasuko organoek elkarri eska diezaiokete euren eginkizunak betetzeko behar duten informazioa.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26