Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
LOPD - Datu Pertsonalak Babesteko Legea


aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

46. artikulua. Administrazio Publikoen arau-hausteak.

1. Lege honen 44. artikuluak aipatu arau-hausteak Administrazio Publikoen ardurapeko fitxategietan egin badira, Datuak Babesteko Agentziako zuzendariak ebazpena emango du, arau-haustearen ondoreak geldiarazteko edo zuzentzeko bidezkoak diren neurriak hartzea ezarriz. Ebazpen hori jakinaraziko zaie fitxategiaren arduradunari, hierarkian gorago dagoen organoari eta, halakorik egonez gero, ukituei ere.

2. Agentziako zuzendariak proposa dezake, berebat, diziplinako jardunak hastea, halakoak bidezkoak izanez gero. Aplikatu beharreko prozedura eta zehapenak izango dira Administrazio Publikoen diziplina-araubideari buruzko legerian ezarritakoak.

3. Agentziari komunikatu beharko zaizkio aurreko idatz-zatiek aipatu neurrien eta jardunen inguruan emandako ebazpenak.

4. Agentziako zuzendariak herri-defentsariari komunikatuko dizkio aurreko idatz-zatien babespean egiten dituen jardunak eta ematen dituen ebazpenak.

aurrekoa aurkibidea | hurrengoa

 

Azken eguneratzea: 2005/09/26