Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Irakaslearekin nuen bilear ondo zihoan...
Acceso a la web 'Tu Decides' Bideoa ikusi

Utz zaitzatela bakean, eskubidea duzu eta!

DANBA! Beste ate-kolpe bat. Bakarrik zaude azkenean. Aulkian eseri zara. Ordenagailua piztu duzu lagunekin txateatzeko eta sarean ibiltzeko. Bakar-bakarrik zaude zure aparailuekin, guraso gogaikarriengandik eta anai-arreba txiki kuxkuxeroengandik salbu.

Ba al dakizu nor ari den zuri begira?

Eskolak guztiz aspergarriak izan daitezke. Horregatik, guztiz tentagarria izan daiteke pantailaren atzeko aldean ezkutatzea eta zer edo zer dibertigarriagoa topatzea. Baina, nahiz eta izkina batean jarrita egon eta inor ez izan atzean, jende asko egon daiteke egiten ari zarena ikusten.

Irakaslearekin, aitarekin eta amarekin nuen bilera ondo zihoan... baina sekulako iskanbila sortu zen irakasleak esan zienean zer aurkitu zuen nitaz Interneten!

Zure irakasleetako batekin eta zure ardura duten pertsona helduekin batzartzen zarenean, ez zaizu burutik pasatu ere egiten esatea lanak Internetetik eta dauden daudenean kopiatzen dituzunik. Era berean, gelan zaudenean ere ez duzu eskua altxatzen denei esateko azken boladan zeintzuk web-orri ikusi dituzun.

Sekreturen bat baduzu eta lagunen bati esan nahi badiozu, seguru ez duzula lagunekin egoten zaren tabernako iragarki-oholean jartzen denek ikus dezaten. Eta logelan zaudenean neska edo mutil-lagunarekin txateatzen, ez duzu izeba gonbidatzen zuen arteko elkarrizketan parte hartzera.

Seguru kontu horiek zeuretzat gorde nahi dituzula...

Baina beti ez zaude anonimatuan ez, behintzat, zuk uste duzun bezala.