Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Jolasen ari nintzen...
Acceso a la web 'Tu Decides'
Bideoa ikusi

Zeu zara zeure buruaren editorea

KAIXO! HEMEN NAGO! SAR ZAITEZ NIRE WEB-ORRIRA! BEGIRA NAZAZU! MESSENGEREN! YOUTUBEN! MY SPACEN! BEGIRA NAZAZU! EMADAZU ZURE BOTUA! Internet izugarria da. Aukera mordoa eskaintzen ditu: norberaren web-orria sor daiteke eta besteenak ikusi, musika eta pelikulak jaits daitezke, lagunekin txateatu MSMean, irudiak partekatu eta norberaren sekretu intimoenak kontatu. Baina, aldi berean, Internet gupidagabea ere bada. Interneten zerbait esan edo egiten bada, ezinezkoa da "desegin" tekla sakatzea. Ez dago atzerabiderik.

Edonork suntsi dezake zure ospe ona!

ERNE MOTO GORRIA DUENAREKIN Josu du izena eta bortxatzailea da. Pasa ezazu: erne moto gorria duenarekin, Josu du izena eta bortxatzailea da. Pasa ezazu: erne moto gorria duenarekin, Josu du izena eta bortxatzailea da. Pasa ezazu: erne moto gorria duenarekin, Josu du izena eta bortxatzailea da...

Jolasean ari nintzen eta intro tekla sakatu nuen nahi gabe!

Normalean ez zara ibiltzen zure neska-lagunak dedikatutako argazkiak mutil ezezagunen artean banatzen eta zein ederra den esaten, ezta?

Ez zaizu burutik pasatzen, ezta ere, Gabon Zaharretako parranda bideoz grabatu eta Gabonetan aitari oparitzea, ezta? Eta ezagutzen duzun norbaiti buruzko gauza desatseginak entzuten badituzu, ez diozu horren berri ematen irakasleari edo ikaskideei haien arreta erakartzeko, ezta? .

Seguru ezetz

Zuk zeuk erabakitzen duzu zer jakin dezaketen besteek.