Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Primeran pasatu nuen...
Acceso a la web 'Tu Decides'
Bideoa ikusi

Seguruago ote gaude kamerekin?

ITXI KREMAILERA. Kendu makarrak. Ez zaitez ibili hatza sudurzuloetan sartzen. Begiratu ea ondo orraztuta zauden eta galtzak bere tokian daramatzazun. Egin irribarre! Kamerak grabatzen ari dira. Airean zaude!

Baten bat dabil zure aztarnei segika

ZEURE AUKERATZEN DUZU NORI ETA NOIZ DEITU. Baina telekomunikazioetako operadoreak dena erregistratzen du. ZEURE AUKERAtzen duzu non eta zertarako erabili zure kreditu-txartela. Baina bankuak dena erregistratzen du. ZEURE AUKERAtzen duzu zer bilatu nahi duzun Googlen. Baina bilatzaileak dena erregistratzen du. Egun bakar batean arrasto mordoa uzten duzu eta jende asko ibil daiteke horien atzetik.

Primeran pasatu nuen… baina ahaztu egin zitzaidan bideokamera bat zegoela izkinan!

Zuk ez diozu poliziari zure balentrien eta gaiztakerien bideorik bidaltzen zure aurrekari penalak hobetzeko, ezta? Merkataritzagune batera zoazenean ere ez zaizu burutik pasatu ere egiten komunean esertzea atea zabalik utzita, ezta? Arropa-denda bateko aldagelan bazaude, ez duzu inondik ere esaten "e, begiratu; biluzik nago!" Eta Internetetik musika legez kanpo jaisten duzunean ere ez diozu disko-etxeari gutunik bidaltzen "Kantu hau lapurtu dizuet" esateko.

Inoiz ez zenuke horrelakorik egingo, ezta? Zure esku balego, ez behintzat.

Ba al dakizu nor ari den etengabe zuri begira?