Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Primeran pasatu nuen...
Acceso a la web 'Tu Decides'
Bideoa ikusi

Seguruago ote gaude kamerekin?

ITXI KREMAILERA. Kendu makarrak. Ez zaitez ibili hatza sudurzuloetan sartzen. Begiratu ea ondo orraztuta zauden eta galtzak bere tokian daramatzazun. Egin irribarre! Kamerak grabatzen ari dira. Airean zaude!

Baten bat dabil zure aztarnei segika

ZEURE AUKERATZEN DUZU NORI ETA NOIZ DEITU. Baina telekomunikazioetako operadoreak dena erregistratzen du. ZEURE AUKERAtzen duzu non eta zertarako erabili zure kreditu-txartela. Baina bankuak dena erregistratzen du. ZEURE AUKERAtzen duzu zer bilatu nahi duzun Googlen. Baina bilatzaileak dena erregistratzen du. Egun bakar batean arrasto mordoa uzten duzu eta jende asko ibil daiteke horien atzetik.

Baten bat dabil zure aztarnei segika

Bazenekien...

2001eko irailaren 11: terrorista batzuek bi abioi gidatu zituzten New Yorkeko World Trade Center eraikinaren kontra. Mendebalde osoa dardara batean jarri zen, beste eraso terroristaren bat gerta zitekeelakoan. Horrelako eraso gehiago edo bestelako jarduera terroristak batzuk prebenitzeko, ordura artekoak baino segurtasun-neurri zorrotzagoak jarri ziren (pasaporte berriak, telefonozko entzuketa gehiago, telefono mugikorren lokalizazioak eta Interneteko trafikoaren kontrola).

Erabilera ala gehiegizko erabilera

Erabilera ala gehiegizko erabilera

Gero eta beldur handiagoa diegunez bai terrorismoari bai bestelako delituei, aldatuz joan gara garai batean kontrol- eta zaintza-arloan onartuko genituzkeen mugak. Eta, garapen teknologikoak erraztu egiten du bidea. Jende gehienak uste du arakatze elektronikoak onuragarriak direla delinkuentziari aurka egiteko. Baina, hala ere, ondo al dago agian etorkizunean egin dezakegun delitu baten susmagarri izatea guztiok?

Orain arte ezinezkoa izan da gutako bakoitzari buruzko hainbeste informazio biltzea. Eta hainbeste informazio esku artean izatean, litekeena da informazio hori guztia behar ez den bezala erabiltzeko tentazioa izatea baten batek. Aztarna elektronikoak gure gustukoak ez diren helburuetarako erabiliak izan daitezke: adibidez, merkataritzako entitateek marketin- eta salmenta-helburuetarako erabil ditzakete aztarna horiek.

Asmo onak

Jende mordo bat dago zuri buruzko informazioa biltzen, zerbitzu hobea eskaintzeko. Adibidez, Gizarte Segurantzako eta ikastetxeko datu-baseetan erregistratuta zaude, zerbitzu publikoez hobeto goza dezazun. Polizia- eta justizia-sistemak ere informazioa bildu beharra daukate eta aztarna elektronikoak segitu beharra, delituak ikertzeko eta delinkuenteak kartzelaratzeko, eta horrela, pertsonak salbatzeko eta legea eta ordena soziala mantentzeko.

Argi araututa egon behar du inori buruzko informazioa biltzeko eskubideak: nola erabil daitekeen informazio hori eta zenbat denbora egon daitekeen informazioa gordeta. Helburu baterako gordetako informazioa ezin da besterik gabe beste testuinguru batean erabili.

Egiten ditugun gero eta gauza gehiago grabatzen dira. Gero eta toki gehiagotan egiten dugu topo zaintzako kamerekin. Baten bat guri begira ari da eta guri buruzko informazioa pilatzen ari da, nahiz eta ezer txarrik ez egin. Batzuek ez dute hori gogoko, nahiz eta ezkutatzeko moduko ezer ez egin.

Horrelako zaintza kasu guztietan onar daiteke?

Fitxategien erabilera partekatua kontrolagarria ote da?

Musika edo filmak jaistea, horretarako legezko baimenik gabe, legez kanpokoa da. Musika eta filmen gaineko eskubideen jabeek diru kopuru handia galtzen dute, jendeak, ordaindu gabe, legez kanpo jaisten dituelako produktu horiek.

Zu grabatzen ari dira

Gune pirata

Jende asko dabil zuri buruzko informazio pertsonala eskuratu nahian, eta egunero ari dira zu grabatzen. Gero eta erakunde gehiago ari da zuri buruzko informazioa biltzen. Poliziak informazio hori erabil dezake delituak argitzeko; delinkuenteek, ordea, euren onurarako. Merkataritza-arloko erakundeek zuri buruzko informazioa behar dute dirua irabazteko. Saltzaileek zuri buruzko ahalik eta datu gehien bildu nahi dituzte. Ezer ez da doan, zeure informazio pertsonalarekin ordaintzen duzu. Eta gogoan izan erregistratuta dagoen zuri buruzko informazio pertsonala atzitzeko eskubidea duzula.

Dena gordetzen da

Delinkuentziari aurka egiteko asmoz, Europar Batasunak Datuak Gordetzeari buruzko Zuzentarau bat onartu du. Espainian jadanik aplikatzen ari dira. Arau horren arabera, bi urtez gorde daiteke linea finkotik, telefono mugikorretatik edo IP telefonoetatik egindako deien gaineko informazioa (Espainian epe orokorra 12 hilabetekoa da), alde batera utzita elkarrizketaren iraupena. Eta horrek berdin balio du posta elektronikoak bidaltzen eta jasotzen ditugunerako, bai eta Interneten konektatzen garenerako ere.

Deien gaineko datu guztiak artxibatzen dira; ez, hala ere, elkarrizketen edo bidalitako mezuen edukia.