Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

DBEB-ren zuzendaria interneten biktimak artatzeko neurriak handitzeko protokoloak sinatzeko ekitaldian egon zen

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, zenbait ministeriok, Estatuko Fiskaltza Nagusiak eta Abokatutzako Kontseilu Nagusiak ere sinatu zituzten agiriak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Margarita Uria Madrilen egon zen ondoko erakundeen arteko zenbait lankidetza protokolo sinatzeko ekitaldian: Espainiako Agentzia, Lehendakaritza Ministerioa, Gorteekiko Harremanetako eta Berdintasuneko Ministerioa, Barne Ministerioa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa, Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioa, eta Estatuko Fiskaltza Nagusia eta Abokatutzako Kontseilu Nagusia.

Ekitaldiaren buru Gobernuko presidenteorde Carmen Calvo eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren zuzendari Mar España izan ziren; eta helburua da erakundeen arteko jarduera bateratuak egitea ahalik eta arretarik eraginkorrena emateko Interneten norbere datu pertsonalen bidegabeko zabalkundeak kaltetutako pertsonei, arreta berezia jarrita adingabeengan eta genero indarkeriaren biktimengan, itzulbiderik gabekoak ere izan daitezkeen kalteak saihesteko.

AEPDk ekitaldia baliatu zuen kanal berri bat abian jarri dutela iragartzeko. Kanal horren bidez, edonork salatu ditzake pertsonen askatasuna eta integritatea arriskuan jar dezaketen irudi sentsibleak edo erasoak