Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

APEP-k "pribatutasuneko profesionalen erradiografia" azterlana abiarazi du

Argitalpen-data: 

Espainiako Pribatutasuneko Elkarte Profesionalak (APEP) pribatutasuneko profesionalen eta datuak babesteko ordezkarien egoerari buruzko azterlan bat hasi du, "Pribatutasuneko profesionalen erradiografia" izenekoa.

APEP

Pribatutasuneko profesionalen erradiografia

APEP-2020 plan estrategikoaren barruan dagoen azterlanaren helburua da diagnostiko egoki bat izatea APEP-ren ekimen eta jarduera onenak garatzeko, profesionalei balioa ematea eta identifika daitezkeen gabeziak konpontzen saiatzea helburu izanik.

Horretarako, APEP-k inkesta bat diseinatu du, webgunean eskuragarri dagoena (leiho berri batean irekitzen da). Bertan jasotzen dira datuen babesaren sektore profesionalari buruzko jarduerari eta pertzepzioari buruzko datuak. Inkesta anonimoa da, informatzaileen datu demografikoak baino ez dira jasotzen sailkapenerako, eta hala informatzaileak ezin dira identifikatu. Halaber, bigarren fase kualitatibo batean parte hartzeko aukera ematen du, eta horretarako identifikatu egin beharko litzateke.

Lehen fasean, APEP elkarteko kideak aztertu dira. Une honetan, pribatutasunaren arloko profesional guztiei zabaldu zaie inkesta, bai elkartekide ez direnei, bai beste lanbide-elkarte batzuetako kide direnei.

Espainiako Pribatutasuneko Elkarte Profesionala (www.apep.es (leiho berri batean irekitzen da)) irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1/2002 Lege Organikoaren, Elkartzeko Eskubidea arautzekoaren babesean eratua. 2009an sortu zen, hainbat arlo, espezialitate eta sektoretako (juridikoak, teknikoak, akademikoak, publikoak zein pribatuak) datuen pribatutasunean eta babesean diharduten profesionalen talde baten interesaren eta kezkaren ondorioz. Helburua da profesionalari estatus berezia ematea, sektorean aitorpena egitea, eta, aldi berean, gizartean eta enpresa-arloan eta arlo publikoan elkartea osatzen duten profesionalak izateko beharra sustatzea. Gaur egun, 500 bazkide baino gehiago ditu.

Info+: Informazioa APEP-ren webgunean (leiho berri batean irekitzen da)