Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

DBEBren Datuak Babesteko Sarien VIII. Edizioaren deialdia

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VIII. Edizioaren deialdia egiten du, pribatutasuna babesteko arloko lanik garrantzitsuenak aitortzeko, eta saritzeko jarduera esparru horretan egindako lanagatik bereziki nabarmentzen diren pertsonak fisiko eta juridikoak, erakunde publikoak eta pribatuak, eta euskal administrazio eta instituzio publikoak.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Sariek honako kategoria hauek dituzte: 

 

  • Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: sari honen xedea da goraipatzea euren lanbidean datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen eta babesten nabarmendu diren pertsonek egindako lana. 
  • Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan: helburua da saritzea pertsonen pribatutasunerako eskubidea aztertzeko eta eskubide horrek gizartean, ekonomian, esparru juridikoan eta teknologikoan duen eragina ikertzeko jarduera zientifikoa eta ikerkuntza indibiduala nahiz kolektiboa. Sari honetara aurkeztu ahal izango dira datu pertsonalen babesari buruzko lan zientifikoak edo ikerkuntza lanak, doktoretza tesiak, monografiak eta artikuluak, indibidualak nahiz kolektiboak, argitaratuak ala argitaragabeak, bai eta datu pertsonalak babesteko eskubidea bermatzeko eraginkorrak diren tresna eta soluzio teknologikoak edo kudeaketakoak ere. 
  • Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren arloko Saria: helburua da honakoak saritzea: 
    • datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea sustatzen laguntzen duten profesionalen eta gizarte komunikabideen lanak. 
    • «Web sozialeko» bitarteko elektronikoak ere saritu ahal izango dira, baldin eta gai nagusia eta argitaratutako edukiak, edozein ikuspuntutik begiratuta eta aztertuta, datu pertsonalak babesteari buruzkoak badira. 
    • Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan gizarte komunikabideek argitaratutako edo hedatutako programek edo atal espezializatuek eta artikuluen edo berrien segidek, bai eta erreportajeek, monografikoek edo eduki bereziek ere. 
    • Blog egileak, wikiak, eztabaida talde profesionalak edo bestelako baliabide elektroniko sozialak. 
    • Prebentzio mezuak sortzen dituzten eta datu babesari buruzko ardurak dituzten pertsonek ere parte hartu ahal izango dute sari honetan, honako modalitateetan: 
      • Ikus-entzunezko sorkuntza: animazioak, spotak, bideoartea edo bestelako sorkuntza lanak, lau minutu baino gutxiagoko iraupenarekin. 
      • Sorkuntza grafikoa: ilustrazioak, infografiak, kartelak eta marrazkiak, banakoak nahiz serieak. 
      • Sorkuntza literarioa: mikroipuinak, esloganak, claimak, mezu seriatuak edo antzeko edukia edo luzera duten bestelako sorkuntza lanak. 
  • Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenak: euskal administrazio publikoei, euren eginbehar publikoak gauzatzean, pribatutasunaren kudeaketa hobetzeko laguntzen dieten antolaketa edo teknologia arloko edo beste arlo batzuetako proiektuak saritzea du xede. 

Sariak eta, egotekotan, akzesitak, honako hauek izango dira: jendaurreko gorazarrea, egiaztagiria eta ohorezko saria. 

Datu Babesaren Ikerkuntza Arloko Sariak eta Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenen Sariak 2.500 euroko zenbatekoa jasoko dute bakoitzak, eta bakoitzari dagokion akzesitak, halakorik baldin badago, 1.000 euro jasoko ditu. Saritutako pertsonek edo entitateek izaera juridiko publikoa badute, dotazio ekonomiko horiek ez dira gauzatuko. 

Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren Arloko Sariak 2.000 euroko dotazio ekonomikoa izango du, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak beretzat hartuko du saritutako sormen lanaren erabilera publikoa egiteko eskubidea, nahiz eta egileek jabetza intelektualetik eratorritako eskubideak gorde. 

EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien VIII. edizioaren deialdia egiten duena.(leiho berri batean irekitzen da) 

Eskabideak(leiho berri batean irekitzen da) (DOCX)