Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

7/2021 Lege Organikoa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa

Argitalpen-data: 

2021eko maiatzaren 27an argitaratuta

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

2021eko maiatzaren 27an argitaratutako lege horren bidez 2016an, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren urte berean onartutako 2016/680 Zuzentarauaren transposizioa egiten da; Zuzentarau hark datu pertsonalen tratamenduaren esparrua osatzen zuen, zigor-arloko lankidetza judizialari eta polizia-arloko lankidetzari dagokienez, arlo horiek Erregelamendu Orokorretik kanpo geratzen baitziren. Bestalde, 2016/680 Zuzentarauan datu genetikoen erregulazioa azaltzen da, eta halaber, datu pertsonalak bereizten dira, zehaztasunaren eta fidagarritasunaren arabera edo interesdunen kategoria batzuen eta besteen artean.

  • Horrenbestez, lege berriaren bidez zigor-arloko lankidetza judiziala eta polizia-arloko lankidetza bermatuko dituen esparru juridikoa ezartzen da; gainera, espetxe-sistema ere kontuan hartzen da.

Hauek dira agintaritza eskudunak:

  • Segurtasun Indar eta Kidegoak
  • Zigor-arloko jurisdikzioko agintaritza judizialak eta Fiskaltza
  • Espetxe Administrazioak
  • Aduana Zaintzako Zuzendaritza Ondokoa
  • Kapitalak Zuritzearen eta Moneta Urratzeen Aurkako Batzordearen Zerbitzu Betearazlea
  • Terrorismoa Finantzatzeko Jarduerak Zaintzeko Batzordea

Datuak babesteko agintaritzak

Datuak babesteko agintaritza eskudunak, legearen arabera, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia eta autonomia erkidegoetako datuak babesteko agentziak dira, bakoitza bere eskumenen esparruan. Halaber, Lege Organikoan bere ahalak eta eginkizunak jasotzen dira, baita estatu kideetako datuak babesteko agintaritzen arteko laguntza ere.

Honako eskumen hauek izango dituzte: 

  • Ikerketa
  • Ohartarazpena eta kontrola
  • Aholkularitza

Arau-esparrua

Indarrean jartzea

  • 2021eko ekainaren 16an (BOEn argitaratu eta 20 egunen buruan)
  • IV. kapitulua, tratamenduaren arduraduna eta eragileari buruzkoa: 2021eko azaroaren 16an (Legea indarrean jarri eta 6 hilabeteren buruan)

7/2021 Lege Organikoa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Testu bateratua)