Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

«Agiritegiak eta datuen babesa», Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroa, DBEBrekin lankidetzan

Argitalpen-data: 

Arrakasta lortu du partaidetzaren aldetik DBEBren «Agiritegiak eta datuen babesa» udako ikastaroak

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

ARRAKASTA LORTU DU PARTAIDETZAREN ALDETIK DBEB-REN «AGIRITEGIAK ETA DATUEN BABESA» UDAKO IKASTAROAK
EHUren udako ikastaroen barruan

Iragan uztailaren zortzian, Donostiako Miramar jauregian, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak EHUren udako ikastaroen barruan antolatutako «Agiritegiak eta datuen babesa» ikastaroa egin zen eta arrakasta handia lortu zen partaidetzaren aldetik, bai modu presentzialean, bai online. Txostengileen kalitateak bide hobezina eman zuen gerora eztabaida sortzeko Euskadiko administrazioetako nahiz Estatuko beste hainbat lekutako administrazioetako agiritegien arloko hainbat profesionalekin. Txostenen eta geroago sortutako eztabaidaren bitartez datuak babesteko araudia agiritegi administratibo eta historikoen araudiarekin alderatu zen, ikusteko noraino bermatu ahal den agiriak eskuratzeko eskubidea eta, aldi berean, agiri horietan bildutako datu pertsonalen babesa bermatu.

DBEBren zuzendari Margarita Uriak inauguratu zuen ikastaroa. Hizlarien kalitatea goraipatu zuen, haien lanbide-ibilbidearen laburpena egin zuen eta aditu gisa egin zituzten ekarpenak nabarmendu zituen. Hitzaldiak honako hurrenkera honetan eman ziren:

  • «Datu babestuak eta agiritegiak»
    Lluís Esteve Casellas Serra Gironako Udala - Agiri Kudeaketako eta Agiritegiko Atal burua Datuak Babesteko Ordezkaria
  • «Datuen babesean eta gardentasunean oinarritutako agiri-kudeaketa»
    Elisa Avilés Betegón Espainiako Agirizainak Funtzio Publikoan (AEFP) - idazkaria
  • «Administrazio-agiritegiak eta datuen babesa»
    Patxi Etxeberria Mendía Gipuzkoako Foru Aldundia - Atal burua

Saioan egon ziren Ana Aperribai eta Pedro Alberto González, DBEBko arlo juridikoko eta informatika-arloko arduradunak, bai eta idazkari nagusi Manuel Valín ere.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK