Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

«Agiritegiak eta datuen babesa», Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroa, DBEBrekin lankidetzan

Argitalpen-data: 

EHUren udako ikastaro hori modu presentzialean emango da eta zuzenean online parte hartzeko aukera ere egongo da.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Informaziora eta agiri publikoetara irispidea izatean datu pertsonalen babeserako eskubidea ez urratzearekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira ikastaro horretan.

DBEBren zuzendari Margarita Uriak inauguratuko du ikastaroa; gero, honako hitzaldi hauek hasiko dira:

  •  LLuis-Esteve Casellas Serra: «Datu babestuak eta agiritegiak»
  •  Elisa Avilés Betegón: «Datuen babesean eta gardentasunean oinarritutako agiri-kudeaketa»
  •  Patxi Etxeberria Mendía: «Administratutako agiritegiak eta datuen babesa»

Azkenean mahai-inguru bat egingo da; bertan, lehenago aipatu diren pertsonek parte hartuko dute.

Xede-publikoa:

  • unibertsitateko ikasleak,
  • irakasleak, bai datuen babesaren arlokoak bai agirien eta agiritegien kudeaketaren arlokoak
  • herritarrak, orokorrean.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Egitaraua (leiho berri batean irekitzen da)