Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendari Margarita Uriak gaur bilera egin du Txileko Gardentasunerako kontseilari Bernardo Navarreterekin, indarrean dagoen legeriari eta egiteko bidean dauden proiektu berriei buruzko iritziak elkarri adierazteko. Txileko kontseilariaren interesaren ardatza, funtsean, hiru gauza ezagutzea izan da: Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren funtzionamendua, gaur egun indarrean dagoen araudia eta egiten ari diren aldaketak. Bulegoaren egoitzan, Vitoria-Gasteizen egin da topaketa. Bertan egon dira ere Ana Aperribai, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Araubide Juridikoko arduraduna; Roman Intxaurtieta, letradua, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Datuak Babesteko Ordezkaria.