Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Osasunaren esparruan zibersegurtasunaren, pribatutasunaren eta datu-babesaren arloko ekimenik onena izateagatik Sari Nazionala

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzari, Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluari eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari eman zaie.

Osasunaren Informatikako Espainiako Elkarteak (SEIS) (leiho berri batean irekitzen da) Informatika eta Osasuneko 2020eko Sari Nazionala eman dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB), bai eta Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzari (APDCat), Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluari (CTPDAnd) eta Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluari (AEPD) ere, osasunaren esparruan zibersegurtasunaren, pribatutasunaren eta datu-babesaren arloko ekimenik onena izateagatik.

SEIS elkarteak nabarmendu du kontrol-agintaritzek nolako ekarpena egin duten bereziki babestutako datuen tratamenduan Covid-19aren pandemian; izan ere, datu pertsonalen segurtasunerako eta datu horien babeserako tratamendu bereziak egin behar izan dira.

Halaber, erronka horri modu koordinatuan aurre egin ahal izateko eta berme juridikorik handienak eduki ahal izateko kontrol-agintza horiek buru gisa jardun dutela nabarmendu da.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa SEIS elkartearekin elkarlanean ari da duela hamabost urtetik baino gehiagotik urtero egiten den Segurtasuneko eta Osasuneko Datuen Babesari buruzko Foroa antolatzen; bada, aurten eskertzen du eta gogo onez hartzen du SEIS elkarteak emandako sari hori.

Informatika eta Osasuneko 2020eko Sari Nazionalak (PDF, 682 KB) (leiho berri batean irekitzen da)