Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, DBEBren iragarki-oholean eta web orri honetan argitaratu dugu ondoko lanpostua izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 31eko Ebazpena:
- Idazkari nagusia
Ebazpenean daude adierazita epeak, baldintzak eta parte hartzeko betekizunak. Esan behar da lanpostu horietara ondoko administrazio publikoetako karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango direla, baldin eta deialdian adierazitako kidegoetakoak badira:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
- Foru aldundiak
- Eusko Legebiltzarra
- Batzar nagusiak
- Otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen gainontzeko erakundeak.
Ebazpena eta deialdiaren oinarriak
Deialdian parte hartzeko eskabidea (I.3 eranskina) (DOCX, 88 KB)