Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Administrazioak
 

Bideozaintzako kamerak daudela adierazten duen informazio txartelaren eredua

Segurtasun helburua duen bideo zaintzak datuak babesteko printzipioak eta eskubideak bete behar ditu gainontzeko tratamenduek bezala; eta bereziki bete beharko du gardentasunaren printzipioa eta interesdunei informatzeko betebeharra.

Bideo zaintzaz ari garenean, informatzeko betebeharra betetzeko moduak ezaugarri partikular bereziak ditu, irudiak hartzen direnean interesdunek ez dutelako parte hartzen, eta, askotan, interesdunek jakin ere ez dutelako egiten irudiak hartzen ari direnik.

Horregatik, orain arte uste izan da —eta DBEDBLO onartu berriak ere halaxe irizten dio (22.4 artikulua (leiho berri batean irekitzen da)) (gaztelaniaz) — Erregelamendu Orokorraren 12. artikuluan aurreikusitako informatzeko betebeharra gauzatuta dagoela esango dela bereizgarri edo txartel informatibo bat ipiniz gero, eta bertan adierazi gutxienez honakoak: tratamendu bat dagoela, arduradunaren identitatea eta Erregelamendu Orokorraren 14. artikulutik 22. artikulura (leiho berri batean irekitzen da) bitartean aurreikusitako eskubideak egikaritzeko aukera dagoela. Horrez gain, adierazi beharko du non lor daitekeen informazio gehiago.

Bereizgarria edo txartela ondo ikusteko lekuan ipiniko da, eta gutxienez zaindutako guneetako sarbideetan. Sarbideak kanpoan edo barruan egon daitezke. Bideoz zaindutako guneak sarbide bat baino gehiago badu, sarbide bakoitzean bereizgarri edo txartela bat egon beharko.

DBEBk bideo kamerak daudela adierazteko txartel eredu bat jarriko du nahi duten erakundeen /pertsonen eskura. Bi formatutan dago, biak betegarriak:

(PDF, 224 Kb) Bideo zaintzako kamerak daudela adierazten duen txartel informatiboa (leiho berri batean irekitzen da) 

(DOCX, 364 Kb) Bideo zaintzako kamerak daudela adierazten duen txartel informatiboa (leiho berri batean irekitzen da) 

Azken aldaketako data: