Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Datuak Babesteko Erregistroa
 

Datuak Babesteko Ordezkaria Jakinarazteko Formularioa

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (Erregelamendu Orokorra) 37. artikuluak xedatzen du "Agintaritza eta erakunde publiko guztiek" izendatuko dutela datuak babesteko ordezkari bat (DBO), eta kontrol agintaritzari jakinaraziko diotela. Datuak babesteko ordezkariaren (DBO) eginkizunak eta baldintzak Erregelamendu Orokorraren 38. eta 39. artikuluetan daude jasota. Ondorioz, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 25eko 2/2004 Legearen ezarpen eremuan dauden administrazio publikoek, organismoek eta entitateek nahitaez izendatu behar dute datuak babesteko ordezkaria, eta izendapena jakinarazi behar diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB), Bulegoa delako datu babesari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol agintaritza.

Erregelamendu Orokorrak ez ditu zehaztu izendapena egiteko betekizun formalak; baina, administrazio, organismo eta erakunde publikoen esparruan DBO izendatzeko borondatea administrazio-egintza bidez gauzatu beharko da (akordioa, ebazpena, ...). Tratamenduaren arduradunak erabakiko du zein administrazio-egintza baliatu, egoeraren arabera.

Izendapena, tratamenduaren arduraduna den organismoak komunikatu beharko du, izendapena jakinaraziz eta gutxieneko oinarrizko datu batzuk emanez, aurrerantzean kontrol agintaritza biekin harremanetan jarri ahal izateko, hau da, datuak babesteko ordezkariarekin eta tratamenduaren arduradunarekin. Jakinarazpena errazago egiteko, PDF formatuko formulario interaktibo bat diseinatu dugu, eta bertan dago adierazita zein informazio komunikatu behar den. Formularioa hemendik jaitsi daiteke:

Jaitsi DBO jakinarazteko formularioa

Datuak babesteko ordezkariak berak egin dezake izendapenaren jakinarazpena, edo tratamenduaren arduradunak, baldin eta behar adinako titulu, ordezkaritza edo baimena badu. Jakinarazpena ohiko postaz edo posta elektronikoz egin daiteke, formularioak dakarren helbidera bidalita. Formularioari atxikita bidaliko dira DBOren izendapena eta bestelako agiriak ere bai, garrantzitsutzat edo egokitzat jotzen badira.

Honi buruzko argibiderik behar izanez gero edo zalantzaren bat izanez gero, honen bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan:

• e-posta: dpd-dbo@avpd.eus

• Telef.: 945 016 230