Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

COVID-19.eus aplikazio informatikoa

Identifikazioa

  • Dokumentu mota : DBEB Irizpena
  • Organo egilea: DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
  • Espediente kodea: CN20-005
  • Dokumentu kodea: D20-016
  • Sinadura data:  2020/06/05

Laburpena

Osasun Sailak herritarren esku jarri du telefono mugikorretarako COVID-19.eus aplikazioa, zeinaren helburua baita HERRITARREN SAREA sortzea koronabirusari eusten laguntzea eta, hala, gaixotasunaren prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean laguntzea. Borondatezkoa eta doakoa den app horren zerbitzuak erabiltzeko ezinbesteko baldintza da erabiltzaile gisa erregistratuta egotea eta identifikaziorako datu pertsonal batzuk ematea, baita osasunari buruzko datuak eta ezaugarri pertsonalak ere. Gainera, app-aren funtzioetako bat da anonimizatuta dauden GPS lokalizazioko datuak erabiltzea, helburua dela erabiltzailea non ibili den detektatzea, epidemiaren transmisio-bektore bat ezarri ahal izateko. Osasun Administrazioak, aplikazioaren arduradunak, informazioa pribatua dela eta datu pertsonalen tratamendua eraentzen duten printzipioak errespetatzen direla bermatu beharko du. Hain zuzen ere, printzipio horiek dira zilegitasuna, helburua mugatzea, gardentasuna, minimizazioa, zehaztasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna, datuen kontserbazio-epe mugatuak eta erantzukizun proaktiboaren printzipioa (diseinutik abiatutako eta lehenetsitako datu-babesa). Erregelamendu Orokorrak eta 3/2018 Lege Organikoak, eta horiekin batera osasun-arloko araudiak, lege-babes nahikoa ematen dute Osasun Administrazioak osasunari buruzko datuen tratamenduak egin ditzan, COVID-19aren hedapenaren aurka borrokatzeko eta osasun publikoa zaintzeko. COVID-19.eus app-ari esker erabiltzaileak hurbileko pertsonekin (familia, lagunak, lankideak) dauzkan harremanen zirkuluak sor daitezke, funtsean urruntze fisikoak daukan garrantziari buruz ohartarazteko, kutsatzea saihestea helburu dela; hala, zirkuluko pertsona bat kutsatzen bada, lehen mailako kontaktuak bakartu egingo lirateke. Tratamendu horietarako legitimitatea ematen duen oinarri juridikoa interesdunen adostasuna izango litzateke, baldin eta adostasun hori Erregelamendu Orokorraren eskakizunen arabera ematen bada. Arau orokor gisa, lokalizazio-datuak erabiltzaileen aurretiazko adostasunarekin soilik tratatu ahalko dira, eta borondate-adierazpen horrek askea, zalantzarik gabea, zehatza eta arrazoitua izan beharko du. Hala, egintza positibo argi bat eginez, interesdunak datu pertsonal horiek tratatzea onartzen du. Gainera, interesdunak eskubidea izango du bere adostasuna edozein unetan kentzeko. Nolanahi ere, ahal dela, datuen babesaren oinarrizko bermeak sakonki erasotzen dituen neurririk ez da hartuko, hala eginez gero Europar Batasunak ezarritako babes-estandarren aurka egiten baita.