Agiri interesgarriak
Web nabigatzaileen segurtasuna eta arriskuak. Jardunbide egokiei buruzko txostena (CCN-CERT. 2021)
Agiri horretan gomendio batzuk agertzen dira, interneteko erabiltzaileek nabigatzaileen bitartez jaso ditzaketen zibererasoak saihestu ahal izan ditzaten. Gainera, ziberdelinkuenteek erabiltzen dituzten teknika nagusiak ere jasotzen dira.
Zure pribatutasuna ezarri Telegramen (AEPD. 2021eko martxoa)
Telegram izeneko berehalako mezularitza-aplikazioaren kontuan pribatutasuna ezartzeko bideotutoriala.
Egosurfing: Zein informazio dago niri buruz Interneten? (Gaztelaniaz) (OSI. 2021)
Orri horretan jarraibide batzuk ematen dira «egosurfing» delakoa egiteko, hau da, geure buruari buruz web-orrietan eta beste plataforma batzuetan dagoen informazioa aurkitzeko, hain zuzen ere hori aldizka egin beharko litzateke-eta.
Proxy: segurtasun handiagoa nabigatzeko eta zure ekipamendua erabiltzeko (Gaztelaniaz) (OSI.2021)
Sistema eragiletik proxya konfiguratzeko gida praktikoa, Interneteko erabiltzaile guztientzat.
Interneten jarraipena murrizteko neurriak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Interneten funtsean publizitate-cookien bidez edo cookie analitikoen bidez egiten den nabigazioaren jarraipenaren arriskuak murrizteko gomendioak. 12 puntutan ezagutza aurreraturik ez duten erabiltzaileentzat azaltzen dira, eta beste 4 puntutan ezagutza aurreratuak dituztenentzat.
Blindatu ezazu zure smartphonea: zure gailu mugikorrarentzako segurtasun-appak (Gaztelaniaz) (OSI. 2020)
Gailu mugikorren segurtasuna hobetzeko funtzioak dauzkaten aplikazio batzuen aurkezpena.
Bideokonferentziarako plataformak eta segurtasunerako jakin beharko zenituzkeen hainbat gauza (Gaztelaniaz) (OSI. 2020)
Bideo bidezko konferentzietarako plataformei buruzko infografia, eta plataforma horiek modu seguruan erabiltzeari buruzko zalantzak, modu erraz eta bisualean aurkeztuta.
Segurtasunez erostea Interneten. Gida praktikoa (Gaztelaniaz) (AEPD, INCIBE, AECOSAN eta Polizia Nazionala. [2018])
Talde lan bat da, eta bere helburua da erabiltzaileen artean prebentzioa eta kontzientziazioa sustatzea, lineako erosketak egin aurretik, egin bitartean eta egin ostean.
Segurtasuna eta pribatutasuna Interneten gida (AEPD, OSI, DBEB. 2016).
Internet erabiltzen dugunean, pertsonok aurrean izan ditzakegun arriskuak azaltzen ditu, eta arriskuak bazterrean uzteko hartu beharreko neurri batzuk ere ematen ditu. Guztira 18 fitxa dira, eta zenbait aholku eta gomendio praktiko ematen dituzte Internetera konektatzen den edo gailu elektronikoak erabiltzen dituen edozeinek jasan ditzakeen arriskuen gainean.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko dokumentuak
Datu pertsonalak babesteari buruzko Kodea (BOE) (Gaztelaniaz) (Eguneratua)
Datu pertsonalak babesteari buruzko arauak ditu eguneratuta
Ahaztua izateko eskubidearen kodea (BOE) (Gaztelaniaz) (Eguneratua)
Interneten ahazteko eskubideari buruzko arauak ditu eguneratuta.
Adimen artifiziala eta Big Data
Administrazio publikoa
Ahaztua izateko eskubidea
Anonimizazioa
Bideo zaintza
COVID-19
Datu biometrikoak eta eduki sensibleak
Datuak babesteko ordezkaria
Dronak
Eraginaren ebaluazioak
Internet eta hodei konputazioa
Osasuna eta zerbitzu soziosanitarioak
Pribatutasuna diseinutik abiatuta
Segurtasun urraketak
Telelana
Adimen artifiziala eta Big Data
Taldearen pribatutasuna (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Talde bateko kide izatea ez da beti borondatezko egintza bat edo pertsonaren ezaugarriren batetik sortutako egintza bat. Ad-hoc talde batzuk daude, adimen artifizialaren bidez eta algoritmikoki datuen multzo baten arabera modu automatikoan ezartzen direnak.
Adimen Artifiziala erabiltzen duten datu pertsonalen tratamenduen auditoriak egiteko baldintzak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri horrek, datuen babesaren perspektibatik, eskura jartzen ditu orientabide eta irizpide objektibo batzuk, zeintzuk adimen artifizialean oinarritutako osagaiak barnean dituzten tratamenduen auditorietan erabili beharko bailiratekeen.
Adimen Artifiziala daukaten tratamenduek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra nola betetzen duten. Sarrera (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri honen helburua da Adimen Artifizialeko osagaiak dauzkaten produktu eta zerbitzuek Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra nola bete dezaketen jakiteko hasierako hurbilketa bat egitea.
Adimen artifizialari eta datuen babesari buruzko jarraibideak (Ingelesez) (Europako Kontseilua. 2020)
Aplikazioek funtsezko eskubideak –bereziki datuen babeserako eskubidea– betetzen dituztela bermatzeko Adimen Artifizialaren garatzaileek, fabrikatzaileek eta zerbitzu-hornitzaileek bete beharko lituzketen oinarrizko neurriak jasotzen dira.
Jardunbide egokien kodea, datu babesari buruzko Big Data erako proiektuetarako (Gaztelaniaz) (AEPD, ISMS Forum. 2017)
Gidaren helburua da datu-babesaren arloko aholkua eskaintzea Big Data erako proiektuak abian jarri nahi dituzten entitateei.
Teknologiak eta datuen babesa Administrazio Publikoetan (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri horretan Administrazio Publikoetan erabiltzen diren teknologiak aztertzen dira, datu pertsonalen babesaren ikuspuntutik. Funtsean, Administrazioetako datuak babesteko ordezkariak eta administrazioetan teknologia horiez arduratzen diren langileak dira hartzaileak.
Segurtasun Eskema Nazionala ezartzeko gida toki entitateentzat (Gaztelaniaz) (CCN-CERT. 2019)
Gida horren helburua da toki entitateei Segurtasun Eskema Nazionala ezartzeko jarraibide orokor batzuk ematea, ENSren segurtasun-neurriak datu pertsonalen tratamenduei aplikatu behar baitzaizkie 3/2018 Lege Organikoaren arabera.
3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik hamabigarrena aplikatzeko orientabideak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Orientabide horiek zerikusia dute Administrazioak herritarren datu pertsonalak tratatzearekin eta tratamendu horretarako adostasuna ematearekin.
Datu-babesaren gaineko eraginaren (DBEE) txosten-eredua administrazio publikoentzat (AEPD. 2020ko martxoko bertsioa)
Txosten-eredu horren helburua da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak administrazio publikoetarako egiten dituen aurreikuspenak betetzea. Tratamenduaren arduradunarentzat hainbat eginbehar jasotzen da, besteak beste tratamendu-jarduerek datu pertsonalen babesean duten eragina ebaluatu beharra.
Datu babesa eta toki administrazioa (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018)
Toki-administrazioko arduradunek eta eragileek DBEOn ezarrita dagoena errazago betetzeko gida zehatza.
Zortzi urrats administrazio publikoak datuak babesteko erregelamendu orokorrera egokitzeko. Gida bat 8 urratsetan (DBEB. 2018)
05/2019 Gidalerroak ahaztua izateko eskubideren irizpideei buruz, bilaketa-tresnen kasuetan (Gaztelaniaz) (EDPB. 2020)
Anonimizazioarekin lotutako 10 gaizki-ulertu (Gaztelaniaz) (AEPD. 021)
Agiri horren asmoa da anonimizazioa dela-eta hedatu diren gaizki-ulertuei buruz sentsibilizazioa sortzea. Edukia egituratzeko, 10 gaizki-ulertu azaltzen dira modu erraz eta argian, eta horri buruzko informazio gehiago eskuratzeko erreferentziak ematen dira.
K-anonimotasuna, pribatutasunerako neurria (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019)
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ohar teknikoa, berridentifikazio-arriskua kudeatzeko balio duen «k-anonimizazioa» teknikari buruz.
DBEDBLOren zazpigarren xedapen gehigarria behin behinean ezartzeko orientabidea (DBEB, AEPD, APDCAT y CTPDA. 2019)
Datuak babesteko agintariek agiri honetan administrazio-egintzen iragarki eta argitalpenen bidez egiten diren jakinarazpenetan erabili beharreko formula bat gomendatzen dute. Nortasun-agiri nazionala, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, pasaportearen zenbakia edo baliokidea aipatzeko formula horren helburua da irizpideak bateratzea eta interesdunen identifikazioa saihestea.
Hash teknikaren aurkezpena, datu pertsonalak seudonimizatzeko (Gaztelaniaz) (AEPD, 2019)
Dokumentu hau aproposa da datu pertsonalak seudonimizatu behar dituzten arduradunentzat. Hash teknikaren gakoak azaltzen ditu, eta teknika hau erabiltzean egon daitezkeen arrisku aukerak aztertzen ditu.
03/2019 Gidalerroak, datu pertsonalak bideo-gailuen bidez tratatzeari buruz (Gaztelaniaz) (EDPB. 2020)
Gidalerro horien helburua da orientabidea ematea datu pertsonalak bideo-gailuen bidez tratatzeari dagokionez Erregelamendu Orokorra aplikatzeko moduari buruz.
Bideo zaintza (Gaztelaniaz) (AEPD). 2018)
AEPDren web-orri horren xedea da azaltzea zein betekizun bete behar diren bideo zaintzaren arloan datu babeserako eskubidea betetzeko. Zenbait fitxa, bideo zaintzako txartel bat eta Bulegoan jasotako kontsultetan oinarritutako hainbat txosten juridiko ditu.
Bideo kamerak erabiltzeko gida, segurtasun helburuetarako eta beste helburu batzuetarako (Gaztelaniaz) (AEPD).2018
Dokumentu horrek aztertzen du bideo kamerak eta dronak (on-board erako kamerak) nola erabili pertsonen, ondasunen era instalazioen segurtasunerako, edo beste erabilera batzuetarako, esate baterako, lan jarduera kontrolatzeko, kide anitzeko organoen grabazioetarako edo eskola jardueretako irudiak hartzeko.
Datuak babesteko agintaritzek koronabirusaren (COVID-19) aurkako borrokari buruz egindako agiri hautatuak (DBEB. 2021)
Dossier horretan datuen babesari buruzko agiri hautatu batzuen, agintatritzek egindako agirien aipamenak jasotzen dira, Europan eta beste herrialde batzuetako datuak babesteko autoritateek COVID-19aren aurka hartutako neurriei dagokienez. Etenik gabe eguneratzen da.
COVID-19ari buruz sarri egiten diren galderak (DBEB. 2020)
Pandemiaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaiei buruz DBEBn sarri egiten diren galderak.
AEPDren oharra, saltegiek, lantokiek eta beste establezimendu batzuek jendearen tenperatura neurtzeari buruz (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Azken aldian sistema batzuk ezarri dira COVID-19aren pandemiari eusteko; sistema horietako bat da saltegietan edo eta beste establezimendu batzuetan jendearen tenperatura neurtzea, eta horrek osasunari buruzko datuen tratamendua dakar.
COVID-19aren aurkako borrokan teknologiak erabiltzea (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri horretan azterketa labur eta didaktikoa egiten da COVID-19aren aurkako borrokan erabiltzen diren teknologiei buruz eta pribatutasunerako agertzen diren arriskuei buruz.
04/2020 Gidalerroak, COVID-19aren pandemiaren egoeran lokalizazio-datuak eta kontaktuen jarraipenerako tresnak erabiltzeari buruz (Gaztelaniaz) (EDPB. 2020)
Gidalerro horietan baldintza eta erabilera-printzipio batzuk azaltzen dira, pandemiaren hedapenaren aurkako borrokan lokalizazio-datuak eta kontaktuen jarraipenerako tresnak erabiltzean kontuan hartu beharrekoak.
03/2020 Gidalerroak, COVID-19aren epidemiaren egoeran osasun-datuen tratamendua ikerketa zientifikorako egiteari buruz (Gaztelaniaz) (EDPB. 2020)
Gidalerro horien helburua da osasun-datuak ikerketa-xedearekin erabiltzeari buruzko hainbat auzi argitzea, oinarri juridiko gisa, baita datuak tratatzeko eta interesdunek eskubidea egikaritzeko bermeak ere aztertzea.
Datu biometrikoak eta eduki sentsibleak
IoT (II): Gauzen Internetetik Gorputzen Internetera (Gaztelaniaz) (AEPD. 2021)
Gure gorputzaren hainbat alderdi monitorizatzeko gailuak erabili ahal dira; beraz, datu biometrikoen tratamendua egin behar da, eta horrek hainbat arrisku dakar pribatutasunaren arloan.
Identifikazio eta autentifikazio biometrikoarekin lotutako 14 nahaste (Gaztelaniaz) (AEPD, EDPS. 2020)
Agiri horrek nahaste horien artean 10 azaltzen ditu modu eskematiko eta errazean, eta argibideak oinarritzeko erreferentzia batzuk ematen ditu.
AEPDren oharra, saltegiek, lantokiek eta beste establezimendu batzuek jendearen tenperatura neurtzeari buruz (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Azken aldian sistema batzuk ezarri dira COVID-19aren pandemiari eusteko; sistema horietako bat da saltegietan edo eta beste establezimendu batzuetan jendearen tenperatura neurtzea, eta horrek osasunari buruzko datuen tratamendua dakar.
Eduki sentsibleen zabalkundeak ekar ditzakeen ondorio administratiboak, zibilak eta penalak (Gaztelaniaz) (AEPD, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. 2019).
Fingerprinting edo gailuaren hatz-marka digitala. Azterlana (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019)
Azterlan honek gailuen hatz marka digitalarekin zer ikusia duten hainbat alderdi aztertzen ditu (kontzeptua, eskuratzeko eta gailuak identifikatzeko teknikak eta abar), eta hainbat gomendio ditu erabiltzaileentzat, pribatutasuna babesteko, bai eta industriarako ere.
Datuak babesteko ordezkariaren eskuliburua. Sektore publikoetako eta erdi-publikoetako datuak babesteko ordezkarientzako gida, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra bete dadila ziurtatzeko moduari buruz (Ingelesez) (Europar Batasunaren T4Data programa. 2019)
Gida honetan hainbat atal jasotzen dira: atal kontzeptual bat, DBEOren funtsezko elementuak eta erantzukizun-printzipio berria jorratzen dituen bigarren atal bat eta datuak babesteko ordezkarientzako gida praktiko bat adibide errealekin eskura jartzen duen hirugarren atal bat, bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta finantzekin lotuta.
Datuak babesteko ordezkariei (DBO) buruzko jarraibideak (W243rev01) (Gaztelaniaz) (WP29. 2017)
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzen laguntzeko egindako jarraibideak, datuak babesteko ordezkariari buruz.
Dronak eta datu babesa (Gaztelaniaz) [Gida] (AEPD. 2019)
Gidak hainbat gomendio ematen ditu kirol edo jolas helburuarekin erabiltzen dituzten pertsonentzat eta jarduera profesionaletarako erabiltzen dituztenentzat. Horretarako, dronekin egiten diren operazioak aztertzen ditu, eta bereizi egiten ditu datuak tratatzen ez dituztenak, informazioa atzeman dezaketenak eta helburutzat datu pertsonalak tratatzea dutenak, adibidez, bideo zaintzako jarduerak edo jardueren grabazioak.
Datu-babesaren gaineko eraginaren (DBEE) txosten-eredua administrazio publikoentzat (AEPD. 2020)
Txosten-eredu horren helburua da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak administrazio publikoetarako egiten dituen aurreikuspenak betetzea. Tratamenduaren arduradunarentzat hainbat eginbehar jasotzen da, besteak beste tratamendu-jarduerek datu pertsonalen babesean duten eragina ebaluatu beharra.
Datu-babesaren gaineko eraginaren (DBEE) txosten-eredua sektore pribatuarentzat (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzea helburu duen agiria. Agiri horrek tratamenduaren arduradunaren eginbeharrak jasotzen ditu, besteak beste tratamendu-jarduerek datu pertsonalen babesean duen eragina ebaluatu beharra, baldin eta tratamendu horrek arrisku nabarmena badakar pertsonen eskubide eta askatasunetarako.
01/2019 Gomendioa, datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten datu-tratamenduak direla eta Datuak Babesteko Europako Ikuskatzaileak egindako zerrendaren proiektuari buruzkoa (Gaztelaniaz) (EDPB. 2019)
Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren xede izan daitezkeen datu-tratamenduak direla eta Ikuskatzaileak (EDPS) egindako zerrendaren proiektuan oinarritutako gomendioa.
Erregelamendu Orokorraren 35.5 artikuluak agintzen duen datu babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar ez duten tratamendu moten gaineko gutxi gorabeherako zerrenda (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019).
Ondoko zerrendan daude adierazita zein tratamenduk ez duten egin behar eraginaren ebaluaziorik; baina, horrek ez du esan nahi Erregelamendu Orokorreko bestelako obligaziorik bete behar ez dutenik. Beraz, zerrenda honek ez du esan nahi tratamenduak salbuetsita daudenik datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak ezarritako betebeharretatik.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren menpeko datuen babesaren arloko eraginaren ebaluazioak egiteko GIDA praktikoa (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Gidak lagungarri izan nahi du arrisku handiko jarduerak identifikatzeko eta arriskuok ahalik eta txikienak izateko kontrol neurriak ezartzeko. Gidak hainbat plantilla eta eranskin batzuk ere badakartza, ebaluaziorako lagungarri.
Erregelamendu Orokorraren menpeko datu tratamenduen gaineko arriskuen analisiak egiteko gida praktikoa (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Organizazioei zuzenduta dago, datu pertsonalen tratamenduen gaineko arriskuei buruzko diagnostikoa egiteko eta erabakitzeko ea “Datu babesaren arloko eraginari buruzko ebaluazioa” egin behar den. Hainbat plantilla eta eranskin ditu.
Gida praktikoa. Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa. 2.0 Bertsioa (Katalanez) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza. 2018)
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko (EB) 2016/679 Erregelamenduak aurreikusten dituen eraginaren ebaluazioak egiteko jarraibide praktikoak.
Datu-babesari buruzko eraginaren ebaluazioari (DBEE) buruzko gidalerroak, zehazteko ea tratamenduak «arrisku handia ote dakarren» 2016/679 (EB) Erregelamenduaren ondorioetarako (WP248rev01. 2017) (Gaztelaniaz) (WP27. 2018).
Agiri horren helburu nagusietako bat da argitzea ea noiz den beharrezkoa datu babesari buruzko eraginaren ebaluazio bat egitea, bai eta irizpide batzuk ematea datuen babesaren arloko agintaritzek kontuan hartu behar dituzten datu-tratamenduen zerrendetarako.
Internet eta hodei konputazioa
Eremu publikoetarako sarbidean aplikazio mugikorrak hedatzeko gomendioak (Gaztelaniaz) (AEPD, Carmela Troncoso. 2020)
5G teknologien eta teknologia horiek pribatutasunerako dakartzaten arriskuen hastapenak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Ohar tekniko horretan teknologia mugikorrari eta 5G teknologiaren funtzionalitate berriei buruzko errepasoa egiten da, eta teknologia horiek pribatutasunaren arloan dakartzaten arriskuak aztertzen dira.
Cookien erabilerari buruzko gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020ko azaroa)
Pribatutasuna DNS-n (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019)
Agiri honetan, DNS izenak itzultzeko protokoloaren garapena aztertzen da, honako esparru hauek kontuan hartuta: pertsonen pribatutasunean duen eragina, gaur egungo erabilera, ekar ditzakeen arriskuak, arrisku horiek berak saihesteko ahaleginak, eta Interneteko erabiltzaileen segurtasunean sor litezkeen aldaketak. Era berean, DNS zerbitzuak aukeratzeko gomendioak azaltzen dira.
Dekalogoa, Interneteko pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018).
Agiri horretan AEPDk 10 puntutan azaltzen ditu pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko alderdi garrantzitsuenak.
Hodei konputazioko zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroentzako gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018)
Gida horrek azaltzen du nolako ezaugarriak dituzten halako zerbitzuek, eta zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroei kontuan hartu beharreko hainbat jarraibide eskaintzen dizkie datu babesaren betekizunak betetzearen gainean. Dokumentuaren bukaera kapitulu bat dago administrazio publikoen zehaztasunei buruz.
Interneteko pribatutasun politikei buruzko txostena. Erregelamendu Orokorrera egokitzea (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018)
Txosten horrek xedea da egiaztatzea enpresak Europako araudi berrira egokitzen direla eta gomendioak egitea era askotako esparruetan ezarri ahal izateko.
Osasuna eta zerbitzu soziosanitarioak
Datuak babesteko gida osasun-zerbitzuetako paziente eta erabiltzaileentzat (Katalanez) (APDCAT. 2020)
Gida horren helburua da zerbitzu horien erabiltzaileei modu erraz eta argian jarraibide batzuk eskura jartzea, zein eskubide egikaritu ahal dituzten jakin dezaten, baita autodeterminazio informatiborako eskubidea ere.
Arreta soziosanitarioa ofizioz ikuskatzeko plana (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Osasun arloko paziente eta erabiltzaileentzako gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019)
Pribatutasuna diseinutik abiatuta / lehenetsita
Lehenetsitako datu-babesaren gida (Gaztelaniaz)(AEPD. 2020)
Gida honek modu praktikoan garatzen du nola aplikatu ahal den lehenetsitako datu-babesa datu pertsonalen tratamenduetan, abiapuntu hartuta Erregelamendu Orokorraren 25. artikulua eta Datuak Babesteko Europako Lantaldeak argitaratutako «Guidelines?4/2019 on Article?25 Data Protection by Design and by Default» izenburuko gida.
4/2019 Gidalerroak, 25. artikuluari buruz. Datuen babesa, diseinutik abiatuta eta lehenetsita (Gaztelaniaz) (EDPB. 2020)****
Gidalerro horiek orientabide orokor batzuk ematen dituzte diseinutik abiatutako eta lehenetsitako datu-babeserako eginbeharrari buruz. Eginbehar hori datu pertsonalen tratamenduaren arduradun guztiek dute, tratamenduaren dimentsioa eta konplexutasuna edozein izanik ere.
Diseinutik abiatutako pribatutasunari buruzko gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019ko urria)
Datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinarazteko gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2021eko maiatzean egindako bertsioa)
Agiri horren helburua da datu pertsonalen tratamenduen arduradunei orientabidea ematea, datuak babesteko agintaritzei eta ukituei segurtasun-arrakalak jakinarazi behar dizkietenean eginbehar hori betetze aldera.
Segurtasun-urraketak: Ransomwarea eta arriskuaren kudeaketa (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Informazio interesgarria ransomwareari eta antzeko segurtasun-urraketei buruz.
Segurtasun-urraketak: posta elektronikoa eta produktibitaterako online plataformak (Gaztelaniaz) (AEPD.2020)
Erakundeetan pribatutasunak eta segurtasunak izan ditzaketen arriskuei buruzko informazioa, posta elektronikoa eta plataforma ofimatikoak nahiz produktibitaterako hodeiko plataformak erabiltzea dela-eta.
Segurtasun-etenak: Kontuan hartu behar dituzun neurri teknikoen TOP 5a (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Post honetan Datuak Babesteko Espainiako Agentziak datu pertsonalen tratamenduan kontuan hartu behar dituzun bost neurri tekniko azaltzen dira. Neurri horiek lagungarri izango zaizkizu segurtasun-etenak saihesteko eta, eten horiek gertatuz gero, ondorioak minimizatzeko, hori guztia Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra beteta.
Telelanean ere datu pertsonalak babesten dira (Gaztelaniaz) (Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseilua. 2020)
Urrutitik lan egiten duten pertsonentzako aholku laburrak, datu pertsonalak babesteko bermeak mantendu ahal izan daitezen telelaneko modalitatean halako datuak tratatzen dituztenean.
Datu pertsonalak mugikortasun- eta telelan-egoeretan babesteko gomendioak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri honetan zenbati gomendio jasotzen dira kasu horietan datu pertsonalen babesa bermatzeko, gomendio batzuk tratamenduaren arduradunentzat eta, beste batzuk, datuen tratamenduan parte hartzen duten pertsonentzat.
Adingabeen babesa Interneten –Egokia ez den edukia saihestu eta haien pribatutasuna zaindu (AEPD. 2020)
Agiri horretan azaltzen da gurasoek eta tutoreek zein aukera dauzkaten eskura, adingabeek webguneetako eduki desegokia eskuratu ez dezaten. Era berean, adingabeen babeserako tresnen garatzaileentzako gomendio batzuk azaltzen dira.
Datu babesari buruzko jarraibidea ikastetxeetarako (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza- 2019)
Gidaren xedea da ikastetxeei laguntzea datu babesaren inguruan adingabeen eskubideak errespetatzen eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezarritako betekizunak betetzen.
Ikastetxeetarako gida (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018)
Gida praktiko bat da, eta datu babesari buruzko kontzeptuez eta printzipioez ari da ikastetxeen arloan, eta proposatzen du jasotako galderei erantzun nahi die, asko eta asko teknologia berrien zabalkundearekin lotutakoak. Gainera, dekalogo bat du gairik adierazgarrienekin, eta Datuak Babesteko Erregelamenduko Orokorraren ezarpenak dakartzan aldaketak ere aipatzen ditu.
Gida: Txostena, aztertzen duena irakasleek eta ikasleek nola erabiltzen dituzten hezkuntza plataformez apartekoak diren sistemen bidez hodeian datuak biltegiratzen dituzten aplikazioak (Gaztelaniaz) (AEPD. 2018)
Azterlan hau gida bat da, aztertzen duena ze eragin izan ditzaketen aplikazio horiek datu babesean eta dekalogo bat ere badakar ondorioekin.