Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Mintegia "Datuen babesa eta ganbera legegileak"

DBEBren zuzendari Margarita Uriak “Autonomia-erkidegoetako Kontrol Agintaritzak eta Legebiltzarrak” hitzaldia emango du.

Beste hitzaldi batzuetako gaiak izango dira datuak babesteko ordezkariak, gardentasuna legebiltzarretan, legebiltzarkideen informazio-eskubidea, Datuak babesteko Erregelamendu Orokorrarekin zer ikusia duten beste zenbait eskubide eta datuak babesteko eskubidea orokorrean.

Eusko Legebiltzarrak jardunaldi hauek antolatu ditu, ideien gogoeta, azterketa eta egiaztaketa egiteko gune gisa, amorez eta izaera pertsonaleko datuen babesa egiazko eskubide izan dadin, baita eremu parlamentarioan ere. Horretarako aztertuko da ea jarduera egokiak egiten ari garen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeari dagokionez, garrantzi handiko araua delako hau, Europa mailan lehenbiziko aldiz arautzen baitu Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean (leiho berri batean irekitzen da) [Gastelaniaz] jasotako oinarrizko eskubide bat (8. artikulua).

Egitaraua (leiho berri batean irekitzen da)

Izena ematea (leiho berri batean irekitzen da)

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Hasiera data - Amaiera data:
-
Becerro de Bengoa
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Tomas Moro aretoa. Eusko Legebiltzarra