Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zuade:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Herritarrak
 

Eskabideak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztea

Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzendutako idazkiak, eskabideak edo komunikazioak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko, herritarrak bi aukera dauzka:

  • Erregistro elektroniko orokorra Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan

Idazki, eskabide edo komunikazioarekin batera agiriak aurkezten badira, erregistroak agiri horiek entregatu izanaren frogagiri bat sortuko du, agiri horien osotasuna eta gaitzespenik eza bermatzeko.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

  • Erregistro elektroniko orokorra Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan

Interesdunak formulario generiko bat bete behar du, eta beharrezkotzat jotzen dituen agiriak erantsi ahal ditu. Eskabidea bidaltzen denean, zure ziurtagiri digitalarekin sinatuta geratuko da, eta hautatu duzun helburuzko organismora berehala helduko da. Estatuko Administrazio Orokorreko erregistro elektroniko orokorrak erregistroaren frogagiri bat sortuko du. Interesdunak frogagiri hori deskargatu ahalko du, baita inprimatu ere; hala, eskabidea egin dela jasota geratuko da, eta erregistroak balio juridikoa izango du.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)