Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Dokumentazio Zentroa
Bibliografia bilduma:
Fondoan batez ere honako gaiei buruzko lanak daude: datu babesa eta pribatutasuna, segurtasun informatikoa eta informazioaren teknologiak eta informazioaren gizartea.
Bilduman honakoak daude:
- Monografiak
- Aldizkako argitalpenak (memoriak, aldizkariak eta abar)
- Datu baseak
- Baliabide elektronikoak, Internet bidez eskuragarri daudenak barne.
- DBEBren dokumentuak eta argitalpenak. Katalogoaren bidez eskuratu daitezke eta webean ere ikusgai daude. Adibidez, irizpenak, urteko memoriak, azterlanak, doktrina, zabalkundeko materialak, eta abar.
Beste erakunde batzuk egindako materialak, baina interes berezia dutenak, atariko beste atal honetan daude eskuragarri: Agiri interesgarriak.
Dialnet:
Dialnet datu-base bat da, produkzio zientifiko hispanoa biltzen duena, edozein hizkuntzatan, eta era askotako baliabideak onartzen dituena: liburuak, artikuluak, liburuen kapituluak eta doktoretza tesiak. Dokumentuak bilatzeko balio du, eta testu batzuk osorik eskuratzeko aukera ere ematen du. Gainera, erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistratuz gero, aukera ematen du, aldizkarien ale berriak argitaratu ahala, aurkibideen alertak sortzeko.
DBEB Dialneten erakunde laguntzailea da, 2008an izenpetutako hitzarmen baten ondorioz.
Mailegua:
Dokumentazio Zentro honetako dokumentuak edo kopiak eskuratzeko, liburutegien arteko mailegua erabili behar da. Horretarako, bakoitzak bere liburutegira edo dokumentazio zetrora jo beharko du, liburutegien arteko mailegua eskatzeko.
Katalogoa:
- Katalogazioa egiteko Kultura Ministerioaren Katalogazio Arauak erabiltzen dira.
- Materiak EUROVOC tesaurus eleaniztunekoak dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta sailkapena tesaurusean jasotako kodifikaziokoak dira.
- DBEBren bildumaren katalogoa Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogo kolektiboan dago sartuta..
Harremanetarako:
Tlfa.: 945 016230
Faxa: 945 016231
Helbide elektonikoa: avpd@avpd.eus