Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 

Agiri interesgarriak

Blindatu ezazu zure smartphonea: zure gailu mugikorrarentzako segurtasun-appak(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (OSI. 2020)
Gailu mugikorren segurtasuna hobetzeko funtzioak dauzkaten aplikazio batzuen aurkezpena.

Bideokonferentziarako plataformak eta segurtasunerako jakin beharko zenituzkeen hainbat gauza(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (OSI. 2020)
Bideo bidezko konferentzietarako plataformei buruzko infografia, eta plataforma horiek modu seguruan erabiltzeari buruzko zalantzak, modu erraz eta bisualean aurkeztuta.

Segurtasunez erostea Interneten. Gida praktikoa(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD, INCIBE, AECOSAN eta Polizia Nazionala. [2018])
Talde lan bat da, eta bere helburua da erabiltzaileen artean prebentzioa eta kontzientziazioa sustatzea, lineako erosketak egin aurretik, egin bitartean eta egin ostean.

Segurtasuna eta pribatutasuna Interneten gida(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD, OSI, DBEB. 2016).
Internet erabiltzen dugunean, pertsonok aurrean izan ditzakegun arriskuak azaltzen ditu, eta arriskuak bazterrean uzteko hartu beharreko neurri batzuk ere ematen ditu. Guztira 18 fitxa dira, eta zenbait aholku eta gomendio praktiko ematen dituzte Internetera konektatzen den edo gailu elektronikoak erabiltzen dituen edozeinek jasan ditzakeen arriskuen gainean.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko dokumentuak(leiho berri batean irekitzen da)

Datu pertsonalak babesteari buruzko Kodea(leiho berri batean irekitzen da) (BOE) (Gaztelaniaz) (Eguneratua)
Datu pertsonalak babesteari buruzko arauak ditu eguneratuta

Ahaztua izateko eskubidearen kodea(leiho berri batean irekitzen da)(BOE) (Gaztelaniaz) (Eguneratua)
Interneten ahazteko eskubideari buruzko arauak ditu eguneratuta.

Adimen artifiziala

Administrazio publikoa

Anonimizazioa

Bideo zaintza

Big Data

Datuak babesteko ordezkaria

Dronak

Eraginaren ebaluazioak

Internet eta hodei konputazioa

Lana mugikortasun-egoeran

Osasuna

Pribatutasuna diseinutik abiatuta

Segurtasun urraketak

 

Adimen artifiziala

Adimen Artifiziala daukaten tratamenduek Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra nola betetzen duten. Sarrera(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD. 2020)
Agiri honen helburua da Adimen Artifizialeko osagaiak dauzkaten produktu eta zerbitzuek Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra nola bete dezaketen jakiteko hasierako hurbilketa bat egitea.

Adimen artifizialari eta datuen babesari buruzko jarraibideak(leiho berri batean irekitzen da) (EN) (Europako Kontseilua. 2020)
Aplikazioek funtsezko eskubideak –bereziki datuen babeserako eskubidea– betetzen dituztela bermatzeko Adimen Artifizialaren garatzaileek, fabrikatzaileek eta zerbitzu-hornitzaileek bete beharko lituzketen oinarrizko neurriak jasotzen dira.

Administrazio publikoa

3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik hamabigarrena aplikatzeko orientabideak(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2020)
Orientabide horiek zerikusia dute Administrazioak herritarren datu pertsonalak tratatzearekin eta tratamendu horretarako adostasuna ematearekin.

Datu-babesaren gaineko eraginaren (DBEE) txosten-eredua administrazio publikoentzat(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2020ko martxoko bertsioa)
Txosten-eredu horren helburua da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak administrazio publikoetarako egiten dituen aurreikuspenak betetzea. Tratamenduaren arduradunarentzat hainbat eginbehar jasotzen da, besteak beste tratamendu-jarduerek datu pertsonalen babesean duten eragina ebaluatu beharra. 

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Eginbehar berriak sektore publikoarentzat(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2018)
Sektore publikoak DBEO betetzeko orientazio-gida, 16 puntuz osatua.

Datu babesa eta toki administrazioa(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2018)
Toki-administrazioko arduradunek eta eragileek DBEOn ezarrita dagoena errazago betetzeko gida zehatza.

Zortzi urrats administrazio publikoak datuak babesteko erregelamendu orokorrera egokitzeko. Gida bat 8 urratsetan(leiho berri batean irekitzen da) (DBEB. 2018)

  

Anonimizazioa

K-anonimotasuna, pribatutasunerako neurria(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2019)
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren ohar teknikoa, berridentifikazio-arriskua kudeatzeko balio duen «k-anonimizazioa» teknikari buruz.

DBEDBLOren zazpigarren xedapen gehigarria behin behinean ezartzeko orientabidea(leiho berri batean irekitzen da) (DBEB, AEPD, APDCAT y CTPDA. 2019)
Datuak babesteko agintariek agiri honetan administrazio-egintzen iragarki eta argitalpenen bidez egiten diren jakinarazpenetan erabili beharreko formula bat gomendatzen dute. Nortasun-agiri nazionala, atzerritarraren identifikazio-zenbakia, pasaportearen zenbakia edo baliokidea aipatzeko formula horren helburua da irizpideak bateratzea eta interesdunen identifikazioa saihestea.

Hash teknikaren aurkezpena, datu pertsonalak seudonimizatzeko(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD, 2019)
Dokumentu hau aproposa da datu pertsonalak seudonimizatu behar dituzten arduradunentzat. Hash teknikaren gakoak azaltzen ditu, eta teknika hau erabiltzean egon daitezkeen arrisku aukerak aztertzen ditu.

Seudonimizaziorako teknikak eta jardunbide onak(leiho berri batean irekitzen da) (EN) (ENISA. 2019)
Agiri honetan anonimizazioaren oinarrizko nozio batzuk azaltzen dira, eta halakoak zein soluzio praktikotan inplementatu ahal diren azaltzen da.

Orientabideak eta bermeak datuak anonimizatzeko prozeduretarako(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia AEPD. 2016)
Dokumentu horretan AEPDk hainbat jarraibide ematen ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko anonimizazio teknikak ezartzeko eta pertsonen berridentifikaziorik ez egiteko.

Bideo zaintza 

Bideo zaintza(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
AEPDren web-orri horren xedea da azaltzea zein betekizun bete behar diren bideo zaintzaren arloan datu babeserako eskubidea betetzeko. Zenbait fitxa, bideo zaintzako txartel bat eta Bulegoan jasotako kontsultetan oinarritutako hainbat txosten juridiko ditu.

Bideo kamerak erabiltzeko gida, segurtasun helburuetarako eta beste helburu batzuetarako (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD).2018
Dokumentu horrek aztertzen du bideo kamerak eta dronak (on-board erako kamerak) nola erabili pertsonen, ondasunen era instalazioen segurtasunerako, edo beste erabilera batzuetarako, esate baterako, lan jarduera kontrolatzeko, kide anitzeko organoen grabazioetarako edo eskola jardueretako irudiak hartzeko.

Big Data

Jardunbide egokien kodea, datu babesari buruzko Big Data erako proiektuetarako(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD, ISMS Forum. 2017)
Gidaren helburua da datu babesaren arloko laguntza eskaintzea Big Data erako proiektuak abian jarri nahi dituzten erakundeei.

Datu biometrikoak eta eduki sentsibleak

Eduki sentsibleen zabalkundeak ekar ditzakeen ondorio administratiboak, zibilak eta penalak (leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. 2019).

Fingerprinting edo gailuaren hatz-marka digitala. Azterlana(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2019)
Azterlan honek gailuen hatz marka digitalarekin zer ikusia duten hainbat alderdi aztertzen ditu (kontzeptua, eskuratzeko eta gailuak identifikatzeko teknikak eta abar), eta hainbat gomendio ditu erabiltzaileentzat, pribatutasuna babesteko, bai eta industriarako ere.

Datuak babesteko ordezkaria 

Datuak babesteko ordezkariaren eskuliburua. Sektore publikoetako eta erdi-publikoetako datuak babesteko ordezkarientzako gida, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra bete dadila ziurtatzeko moduari buruz(leiho berri batean irekitzen da) (Europar Batasunaren T4Data programa. 2019)
Gida honetan hainbat atal jasotzen dira: atal kontzeptual bat, DBEOren funtsezko elementuak eta erantzukizun-printzipio berria jorratzen dituen bigarren atal bat eta datuak babesteko ordezkarientzako gida praktiko bat adibide errealekin eskura jartzen duen hirugarren atal bat, bereziki hezkuntzarekin, osasunarekin eta finantzekin lotuta.

Datuak babesteko ordezkaria administrazio publikoetan(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2017)
Modu erraz eta argian azaltzen da administrazio publikoetan datuak babesteko ordezkariak nola izendatzen diren, baita ordezkariek zein eginkizun eta lan bete behar dituzten ere, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera.

Datuak babesteko ordezkariei (DBO) buruzko jarraibideak (W243rev01)(leiho berri batean irekitzen da) (EN(leiho berri batean irekitzen da)) (WP29. 2017)
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzen laguntzeko egindako jarraibideak, datuak babesteko ordezkariari buruz.

Dronak

Dronak eta datu babesa(leiho berri batean irekitzen da) (ES) [Gida] (AEPD. 2019)
Gidak hainbat gomendio ematen ditu kirol edo jolas helburuarekin erabiltzen dituzten pertsonentzat eta jarduera profesionaletarako erabiltzen dituztenentzat. Horretarako, dronekin egiten diren operazioak aztertzen ditu, eta bereizi egiten ditu datuak tratatzen ez dituztenak, informazioa atzeman dezaketenak eta helburutzat datu pertsonalak tratatzea dutenak, adibidez, bideo zaintzako jarduerak edo jardueren grabazioak.

Eraginaren ebaluazioak

Datu-babesaren gaineko eraginaren (DBEE) txosten-eredua sektore pribatuarentzat(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2020)
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzea helburu duen agiria. Agiri horrek tratamenduaren arduradunaren eginbeharrak jasotzen ditu, besteak beste tratamendu-jarduerek datu pertsonalen babesean duen eragina ebaluatu beharra, baldin eta tratamendu horrek arrisku nabarmena badakar pertsonen eskubide eta askatasunetarako.

Erregelamendu Orokorraren 35.5 artikuluak agintzen duen datu babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar ez duten tratamendu moten gaineko gutxi gorabeherako zerrenda(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019).
Ondoko zerrendan daude adierazita zein tratamenduk ez duten egin behar eraginaren ebaluaziorik; baina, horrek ez du esan nahi Erregelamendu Orokorreko bestelako obligaziorik bete behar ez dutenik. Beraz, zerrenda honek ez du esan nahi tratamenduak salbuetsita daudenik datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak ezarritako betebeharretatik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren menpeko datuen babesaren arloko eraginaren ebaluazioak egiteko GIDA praktikoa(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Gidak lagungarri izan nahi du arrisku handiko jarduerak identifikatzeko eta arriskuok ahalik eta txikienak izateko kontrol neurriak ezartzeko. Gidak hainbat plantilla eta eranskin batzuk ere badakartza, ebaluaziorako lagungarri.

Erregelamendu Orokorraren menpeko datu tratamenduen gaineko arriskuen analisiak egiteko gida praktikoa(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Organizazioei zuzenduta dago, datu pertsonalen tratamenduen gaineko arriskuei buruzko diagnostikoa egiteko eta erabakitzeko ea “Datu babesaren arloko eraginari buruzko ebaluazioa” egin behar den. Hainbat plantilla eta eranskin ditu.

Gida praktikoa. Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa.  2.0 Bertsioa(leiho berri batean irekitzen da) (Katalanez) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza. 2018)
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko (EB) 2016/679 Erregelamenduak aurreikusten dituen eraginaren ebaluazioak egiteko jarraibide praktikoak

Internet eta hodei konputazioa 

Pribatutasuna DNS-n(leiho berri batean irekitzen da)  (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019)
Agiri honetan, DNS izenak itzultzeko protokoloaren garapena aztertzen da, honako esparru hauek kontuan hartuta: pertsonen pribatutasunean duen eragina, gaur egungo erabilera, ekar ditzakeen arriskuak, arrisku horiek berak saihesteko ahaleginak, eta Interneteko erabiltzaileen segurtasunean sor litezkeen aldaketak.  Era berean, DNS zerbitzuak aukeratzeko gomendioak azaltzen dira.

Cookien erabilerari buruzko gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019ko azaroa)

Dekalogoa, Interneteko pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD)¡Error! Marcador no definido. 2018).
Agiri horretan AEPDk 10 puntutan azaltzen ditu pribatutasun politikak Erregelamendu Orokorrera egokitzeko alderdi garrantzitsuenak. 

Hodei konputazioko zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroentzako gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
Gida horrek azaltzen du nolako ezaugarriak dituzten halako zerbitzuek, eta zerbitzuak kontratatzen dituzten bezeroei kontuan hartu beharreko hainbat jarraibide eskaintzen dizkie datu babesaren betekizunak betetzearen gainean. Dokumentuaren bukaera kapitulu bat dago administrazio publikoen zehaztasunei buruz.

Interneteko pribatutasun politikei buruzko txostena. Erregelamendu Orokorrera egokitzea(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (AEPD). 2018)
Txosten horrek xedea da egiaztatzea enpresak Europako araudi berrira egokitzen direla eta gomendioak egitea era askotako esparruetan ezarri ahal izateko.

Lana mugikortasun-egoeran

Datu pertsonalak mugikortasun- eta telelan-egoeretan babesteko gomendioak(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2020)
Agiri honetan zenbati gomendio jasotzen dira kasu horietan datu pertsonalen babesa bermatzeko, gomendio batzuk tratamenduaren arduradunentzat eta, beste batzuk, datuen tratamenduan parte hartzen duten pertsonentzat.

Osasuna

Osasun arloko paziente eta erabiltzaileentzako gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019ko azaoa)

Pribatutasuna diseinutik abiatuta

Diseinutik abiatutako pribatutasunari buruzko gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (AEPD. 2019ko urria)

Segurtasun urraketak

Segurtasun-etenak: Kontuan hartu behar dituzun neurri teknikoen TOP 5a(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD, bloga. 2020)
Post honetan Datuak Babesteko Espainiako Agentziak datu pertsonalen tratamenduan kontuan hartu behar dituzun bost neurri tekniko azaltzen dira. Neurri horiek lagungarri izango zaizkizu segurtasun-etenak saihesteko eta, eten horiek gertatuz gero, ondorioak minimizatzeko, hori guztia Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra beteta.

Segurtasun urraketak kudeatzeko eta jakinarazteko gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, ISMS Forum Spain. 2018)
Datu pertsonalen tratamendu arduradunei zuzenduta dago, enpresa txiki, ertain eta handiei, bai eta administrazio publikoei ere, segurtasun urraketak kudeatu behar izaten dituztelako.

Adingabeen babesa Interneten –Egokia ez den edukia saihestu eta haien pribatutasuna zaindu(leiho berri batean irekitzen da) (AEPD. 2020)
Agiri honetan azaltzen da gurasoek eta tutoreek zein aukera dauzkaten eskura, adingabeek eduki desegokia eskuratu ez dezaten. Era berean, adingabeen babeserako tresnen garatzaileentzako gomendio batzuk azaltzen dira, adingabeen eskubide eta askatasunak babesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-arloko neurriak aplika daitezen.

Datu babesari buruzko jarraibidea ikastetxeetarako(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritza- 2018)
Gidaren xedea da ikastetxeei laguntzea datu babesaren inguruan adingabeen eskubideak errespetatzen eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak ezarritako betekizunak betetzen.

Ikastetxeetarako gida(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia. 2018)
Gida praktiko bat da, eta datu babesari buruzko kontzeptuez eta printzipioez ari da ikastetxeen arloan, eta proposatzen du jasotako galderei erantzun nahi die, asko eta asko teknologia berrien zabalkundearekin lotutakoak. Gainera, dekalogo bat du gairik adierazgarrienekin, eta Datuak Babesteko Erregelamenduko Orokorraren ezarpenak dakartzan aldaketak ere aipatzen ditu.

Gida: Txostena, aztertzen duena irakasleek eta ikasleek nola erabiltzen dituzten hezkuntza plataformez apartekoak diren sistemen bidez hodeian datuak biltegiratzen dituzten aplikazioak(leiho berri batean irekitzen da) (Gaztelaniaz) (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - AEPD. 2018)
Azterlan hau gida bat da, aztertzen duena ze eragin izan ditzaketen aplikazio horiek datu babesean eta dekalogo bat ere badakar ondorioekin.