Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra
Informazio orokorra
Europar Batasunak egin duen arau erreformaren esparruan kokatu behar da Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO). Erregelamenduaren helburua da bermatzea datuen babes estandar altuak eta gaur egungo errealitate digitalera ondo egokitutakoak.
Erregelamenduak indargabetu egiten du 95/46/CE Zuzentaraua. Europako Parlamentuak apirilean onartu zuen Erregelamendua, 2016ko maiatzaren 4an argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, eta argitaratu eta 20 egunen buruan sartu zen indarrean. Erregelamenduaren ezarpen esparruak Europar Batasuneko kide diren herrialde guztiak hartzen ditu, eta zuzenean ezartzen da guztietan 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
Europako Batzordearen informazioa Europar Batasuneko datu babesari buruzko arau erreformari buruz (EN, ES)
Araudia
2016/679 Erregelamendua (EB) (PDF, 2 MB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra). (Euskaraz eta gaztelaniaz) (EN)
Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua (PDF), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra). (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala L 127/3, 2018ko maiatzaren 23a) (EN-ES ).
Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua (PDF) (EU-ES), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra). (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala L 74/35, 2021eko martxoaren 4a) (ES )
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. (EU-ES). Testu bateratua (ES) (Azken eguneraketa 2021-05-27an argitaratu zen)
DBEBeko Datuak babesteko ordezkaria
Ebazpena, 2018ko apirilaren 26koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren datuak babesteko ordezkaria izendatzen duena (PDF, 83 KB)
- Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa BEHAR DUTEN datu tratamendu moten zerrenda
- Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa BEHAREZ DUTEN datu tratamendu moten zerrenda
- Lehenetsitako datuen babesaren gida (AEPD. 2020)
- Segurtasun Eskema Nazionala ezartzeko gida toki erakundeetarako (ES) (CCN-CERT. 2019ko maiatza)
- Administrazio publikoak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko. Gida bat 8 urratsetan
- Informatzeko eginbeharra betetzeko gida
- Tratamenduaren arduradunen eta eragileen arteko kontratuak egiteko jarraibideak
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren gida tratamenduaren arduradunentzat
- Zortzi urrats enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta profesionalak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko
Datuak Babesteko Europako Lantaldearen jarraibideak, gomendioak eta jardunbide egokiak
- 03/2021 Gidalerroak, Erregelamendu Orokorraren 65 (1) (a) artikulua aplikatzeari buruzkoak (EN) (2021ko apirilaren 13an onartuak)
- 02/2021 Gidalerroak, ahots bidezko laguntzaile birtualei buruzkoak (EN) (1.0 bertsioa, 2021ko martxoaren 9an onartua)
- 01/2021 Gidalerroak, kasu praktikoei erreparatuta segurtasun-urraketak jakinarazteari buruzkoak (EN) (1.0 bertsioa, 2021ko urtarrilaren 14an onartua)
- 10/2020 Gidalerroak, 79/2016 Erregelamenduaren 23. artikuluari buruz (EN) (1.0 bertsioa, 2020ko abenduaren 15ean onartua)
- 09/2020 Gidalerroak, eragozpen beharrezko eta arrazoituari buruz, 2016/679 Erregelamendua kontuan hartuta (EN) (2.0 bertsioa, 2021ko martxoaren 9an onartua )
- 08/2020 Gidalerroak, sare sozialen erabiltzaileak ezaugarritzeari buruz (EN) (2.0 bertsioa. 2021 apirilaren 13an onartua)
- 07/2020 Gidalerroak, DBEOko arduradun eta eragile kontzeptuei buruz (EN) (1.0 bertsioa, 202ko irailaren 2an onartua)
- 06/2020 Gidalerroak, ordainketa-zerbitzuen zuzentarauaren eta DBEOren arteko harremanari buruz (EN) (2.0 bertsioa, 2020ko abenduaren 15ean onartua)
- 05/2020 Gidalerroak, adostasunari buruzkoak, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren haritik (EN) (ES )(1.1 bertsioa, 2020ko maiatzaren 4an onartua)
- 04/2020 Gidalerroak, COVID-19aren epidemiaren egoeran lokalizazio-datuak eta kontaktuen trazabilitaterako aplikazioak erabiltzeari buruz (EN) (ES ) (2020ko apirilaren 21ean onartua)
- 03/2020 Gidalerroak, COVID-19aren epidemiaren egoeran osasun-datuen tratamendua ikerketa zientifikorako egiteari buruz (EN) (ES ) (2020ko apirilaren 21ean erabakitakoak)
- 02/2020 Gidalerroak, 679/2016 Erregelamenduaren 46(2)(a) eta 46(3)(b) artikuluei buruz, datu pertsonalen transferentziak Europako Eremuko eta eremu horretatik kanpoko agintaritza eta erakunde publikoen artean egiteko (EN) (2.0 bertsiooa, 2020ko abenduaren 15ean onartua)
- 01/2020 Gidalerroak, datu pertsonalen tratamenduari buruz, ibilgailu konektatuen eta mugikortasunarekin lotutako aplikazioen eremuan (EN) (2.0. a bertsioa, 2021eko martxoaren 9an onartua)
- 05/2019 Gidalerroak, bilaketa-tresnetan ahaztua izateko eskubidearen irizpideei buruz, Datuak Babesteko Erregelamenduari dagokionez (1. zatia) (EN) (ES ) (2.0 bertsioa, 2020ko uztailaren 7an onartua)
- 04/2019 Gidalerroak, «Datuen babesa, diseinutik abiatuta eta lehenetsita» izenburu duen 25. artikuluari buruz (EN) (ES ) (2.0 bertsioa. 2020ko urriaren 20an erabakitakoak)
- 03/2019 Gidalerroak, datu pertsonalak bideo-gailuen bidez tratatzeari buruz (EN) (ES ) (2.0 bertsioa, 2020ko urtarrilaren 29an onartua)
- 02/2019 Gidalerroak, datu pertsonalen tratamenduari buruz, Erregelamendu Orokorreko 6(1)(b) artikuluak dioenaren arabera, interesdunei lineako zerbitzuak ematea dela eta . (EN) (ES ) (2.0. bertsioa, 2019ko urriaren 8an onartua)
- 01/2019 Gidalerroak, jokabide-kodeei eta gainbegiratzeko erakundeei buruzkoak, 2016/679 (EB) Erregelamendua kontuan harturik (2.0 bertsioa, 2019ko ekainaren 4an onartua (EN) (ES ) (2.0 bertsioa, 2019ko ekainaren 4an onartua)
- 04/2018 Gidalerroak, ziurtapen-erakundeak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (2016/679) 43. artikuluan xedatutakoaren arabera onesteari buruzkoak (EN) (ES ) (3.0 bertsioa, 2019ko ekainaren 4an onartua)
- 03/2018 Gidalerroak, Erregelamendu Orokorraren lurralde esparruari buruzkoa (3. artikulua) (EN) (ES ) (2.1 bertsioa, 2019ko azaroaren 12an onartua)
- 02/2018 Gidalerroak, 2016/679 Erregelamenduaren 49. artikuluan ezartzen diren salbuespenei buruzkoak (EN) (ES ) (2018ko maiatzaren 25ean onartuak)
- 01/2018 Gidalerroak, ziurtapena eta ziurtapenak identifikatzeko irizpideak direla-eta, 2016/679 Erregelamenduaren 42. et 43. artikuluekin bat (EN) (ES ) (3.0 bertsioa, 2019ko ekainaren 4an onartua)
Gomendioak
- 02/2020 Gomendioak, zaintza-neurrietarako Europako funtsezko bermeei buruzkoak (EN) (ES ) (2020ko azaroaren 10ean onartuak)
- 01/2020 Gomendioak, Europar Batasuneko datu-babesaren maila betetzen dela bermatzeko transferentzia-tresnen osagarri diren neurriei buruzkoak (EN) (2.0 bertsioa, 2021eko ekainaren 18an onartua)
- 01/2019 Gomendioa, datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten datu tratamenduak direla eta Datuak Babesteko Europako Ikuskatzaileak egindako zerrendaren proiektuari buruzkoa (2018/1725 (EB) Erregelamenduaren 39.4 artikuluko 4. apartatua (EN) (ES ) (2019ko uztailaren 10eko bertsioa)
Europako Lantaldeak aintzat hartutako WP29en (29. artikuluko Lan Taldea) Jarraibideak
- Datuak transferitzeko eskubideari buruzko jarraibideak (W242rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)
- Ohiko galderak (ES)
- Datuak babesteko ordezkariei (DBO) buruzko jarraibideak (W243rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)
- Jarraibideak, zehazteko zein den tratamenduaren arduradun edo tratamendu-eragile baten gainbegiratze-agintaritza nagusia (W244rev01) (EN, ES) (2016ko abenduaren 13an erabakitakoak. 2017ko apirilaren 5ean azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)
- Ohiko galderak (ES)
- Jarraibideak, datu babesari buruzko eraginaren ebaluazioari buruz (DBEE) eta zehazteko ea tratamenduak “arrisku handia ote dakarren” 2016/679 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP248rev01) (EN, ES) (2017ko apirilaren 4an erabakitakoak). (2017ko urriaren 4an azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak)
- Jarraibideak, datu pertsonalen segurtasunaren urraketak jakinarazteari buruz 679/2016 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP250rev01) (EN, ES) (2017ko urriaren 3an erabakitakoak. 2018ko otsailaren 6an azken aldiz berrikusi eta erabakitakoak).
- Jarraibideak, banakako erabaki automatizatuei eta profilei buruz 679/2016 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP251rev01) (EN) (2017ko urriaren 3an erabakitakoak. 2018ko otsailaren 6an azken aldiz berrikusiak eta onartuak )
- Jarraibideak, isun administratiboak ezarri eta finkatzeari buruz, 2016/679/EB Erregelamenduaren ondorioetarako (WP253) (EN, ES) 2017ko urriaren 3an erabakitakoak)
- Adostasunari buruzko jarraibideak, 2016/679 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP259rev01) (EN, ES). (2017ko azaroaren 28an onartuak. 2018ko apirilaren 10ean azken aldiz berrikusiak eta onartuak).
- Gardentasunari buruzko jarraibideak, 2016/679 Erregelamenduaren ondorioetarako (WP260rev01) (EN) (2017ko azaroaren 28an onartuak. 2018ko apirilaren 11n azken aldiz berrikusiak eta onartuak).
Datu pertsonalak Europar Batasuneko erakundeetan, organoetan eta organismoetan
Europar Batasunean datu ez pertsonalen zirkulazioari buruzko Erregelamendua
Bidaiarien izenen erregistroari buruzko zuzentaraua
Europako Kontseiluak onartu zuen 2016ko apirilaren 21ean, Estatu kideetako aire konpainien nazioarteko hegaldietako bidaiarien PNR datuen transferentziak arautzeko eta arautzeko nola tratatu behar dituzten datu horiek agintaritza eskudunek.
Auzi Judizial eta Penaletarako Datu Transmisioei buruzko Zuzentaraua
Zuzentarau honek 2008ko datu babesari buruzko Esparru Erabakia (gaztelaniaz) ordezkatzen du, eta EBko estatuen arteko datu transmisioei eragiten die, eta estatuek ezarri beharreko gutxieneko estandarrak finkatzen ditu. Zuzentarauaren xedea da babestea prozedura judizial edo polizialetan dauden pertsonak —biktimak, salatuak nahiz lekukoak izan—, horretarako, pertsona horien eskubideak argituz eta horien datu transmisioetan mugak jarriz. Era berean, segurtasun publikoan arriskuak ekiditeko bermeak gehitzen ditu eta estatuen eta agintaritza polizialen eta judizialen arteko lankidetza errazten du.
2016/680 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena (gaztelaniaz), pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez; eta Kontseiluaren 2008/977/JAI Esparru Erabakia indargabetzen duena.
Pribatutasunari eta Komunikazio Elektronikoei buruzko Erregelamendu proposamena
Europako Batzordeak beste legedi bat, berria, proposatu du eguneratzeko komunikazio elektronikoen arloan indarrean dagoena.
Pribatutasunari eta Komunikazio Elektronikoei buruzko Erregelamendu proposamena (gaztelaniaz)