Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Mar España Martí, Gipuzkoako Foru Aldundia eta María Mitjans saritu ditu DBEBk

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak Margarita Uriak banatu ditu sariak

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

  • Sarituak nabarmendu dira haien ibilbide profesionalagatik, ikerkuntza eta zabalkunde lanengatik, eta datuak babesteko jardunbide onengatik. 
  • Gipuzkoako Diputatu Nagusia buru izan den ekitaldian, Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeria, Reyes Goenaga Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakaria eta Iñaki Vicuña CENDOJ Dokumentzaio Judizialeko Zentroko Zuzendaria izan dira besteak beste.

Donostia. 2020-02-20. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak gaur ospatu du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan Datuak Babesteko Sarien banaketa ekitaldia. DBEBaren zuzendariak Margarita Uriak banatu ditu, urtero ibilbide profesionalagatik, ikerkuntza lanengatik, komunikazioa eta zabalkundeagatik eta datuak babesteko jardunbide onengatik urtean zehar nabarmendu diren pertsonei, enpresei eta erakundeei DBEBak eskaintzen dituen sariak.

Datuak Babesteko Sarien VII. Edizioko ekitaldiko buru Markel Olano Diputatu Nagusia izan da. Berak jaso du “Datu Babesaren arloko jardunbide onenei” eskainitako saria, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eman zaio sari hau, langileen prestakuntza-planetan etengabe sartzen duelako datuen babesa, eta Lurralde Historikoko toki-erakundeei laguntzeko sistema original bat ezarri duelako, datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak betetzeko.

“Ibilbide Profesionalaren” kategorian, epaimahaiak aho batez erabaki du saria Mar España Martí andreari ematea Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren buru egindako lanagatik eta, bereziki, arauak bultzatzeko, erkidegoko foroetan egoteko eta datuak babesteko eskubidea bermatzeko instrumentu eta tresna berriak sortzeko egindako lanagatik, adingabeen premietan arreta berezia jarriz, eta sareetan eduki sentikorrak kentzeko lehentasunezko kanal bat gaitzeagatik.

“Datu Babesaren Ikerkuntza Arloaren” kategorian saritua María Mitjans Serveto andrea izan da, “DBEOn interesdunaren eskubideak erabiliz: albisteen gomendio-sistemaren azalpenerako eskubideari buruzko ikerketa enpirikoa” ikerketa-lanagatik.

Kategoria berean accesita eman zaio Alejandro Zapatero Gasco jaunari, “Zerga-informazioari buruzko nazioarteko trukea eta zergadunen eskubideen gainean duen esku-hartzea" doktore-tesiagatik.

Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VII. Edizioaren deialdia(leiho berri batean irekitzen da) (47.zk.ko EHAA, 2019ko martxoaren 7koa).

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 5ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien VII. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena(leiho berri batean irekitzen da). (8.zk.ko EHAA, 2020ko urtarrilaren 14koa)

Sariei buruzko informazio gehiago